Chūbu eskualdea

Chūbu eskualdea (japonieraz: 中部地方 Chūbu-chihō) Japoniako eta Honshū uharteko erdialdean dagoen eskualdea da. Lau azpieskualdeetan (Hokuriku, Kōshin'etsu, Shin'etsu eta Tōkai) eta 9 prefekturetan (Aichi, Fukui, Gifu, Ishikawa, Nagano, Niigata, Shizuoka, Toyama eta Yamanashi) banatuta dago.

Chūbu
中部地方
Chūbu-chihō
 Japonia
Administrazioa
Estatua Japonia
HiriburuaNagoia
Geografia
Koordenatuak35°53′00″N 137°57′00″E
Azalera72,572,34 km²
MugakideakKantō eskualdea, Kansai eskualdea eta Tōhoku eskualdea
Demografia
Biztanleria21.715.822 (2010eko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Ordu eremuaUTC+09:00

Fuji mendia eta Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak dira UNESCOk Chūbu eskualdean Gizateriaren Ondare izendatu dituen bi eremuak.

Geografia

Honshu uhartearen ekialdea hartzen du, Kansai eskualdea dauka mendebaldean, Kantō eskualdea ekialdean eta Tōhoku eskualdea iparraldean.

Lau azpieskulade aurkitzen dira Chūbun:

  • Tōkai: Ozeano Barearen ertzean dagoen eremua da. Edo Aroan oso garrantzitsua izan zen, izan ere Edo (Tokio) eta Kyotoren arteko Tōkaidō errepidea bertatik igaritzen baitzen. Mendien eta kostaldearen artean lautada alubial ugari aurkitzen dira.
  • Chūkyō: Nagoia hiriaren ingurua hartzen du Chūkyōko metropoli eremuak. Japoniako hirugarren metropoli eremua da, ekonomikoki oso indartsua.
  • Kōshin'etsu: Mendi garaien eremua da, "Japoniako teilatua" eizena eman izan zaio. Japoniako Alpeen lurraldea da. XX mendearen erdialderarte zetaren ekoizpenean oinarritu zen ekonomia.
  • Hokuriku: Japoniako itsasoaren ertzeko kostaldea da. Elurra erruz egiten du eta malda handiko ibai ugariak argi indarra lortzeko erabiltzen dira. Kokapenari esker Errusia, Korea eta Txinarekin harreman komertzialak dituzten itsas-portu garrantzitsuak ditu.

Banaketa administratiboa

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

PrefeturaPopulazioaAzalera (km²)HiriburuaPopulazioa
Aichi7.408.6405.164,57Nagoia2.272.075
Fukui795.4374.188,99Fukui265.405
Gifu2.074.15810.621,17Gifu412.895
Ishikawa1.168.9294.185,22Kanazawa462.478
Nagano2.148.42513.585,22Nagano387.146
Niigata2.371.57412.582,47Niigata804.193
Shizuoka3.774.4717.779,63Shizuoka723.317
Toyama1.104.2394.247,22Toyama417.324
Yamanashi845.0224.465,38Kōfu197.540

Ondasun nabarmenak

Gizateriaren Ondarea

Gaztelu eta jauregiak

Tenplu eta santutegiak

Museoak

Dorreak

Natura

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.