Chūbu-Sangaku Parke Nazionala
Chūbu-Sangaku Parke Nazionala (japonieraz: 中部山岳国立公園 Chūbu Sangaku Kokuritsu Kōen) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da, Hida mendietan ("Iparraldeko Alpeetan") Chūbu eskualdean. 1934an ezarri zen.
Chūbu-Sangaku Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Nagano, Gifu, Toyama eta Niigata, Japonia |
Koordenatuak | 36°45′30″N 137°47′30″E |
Chūbu-Sangaku Parke Nazionala Chūbu-Sangaku Parke Nazionala (Japonia) | |
Azalera | 1.743,23 km² |
Izendapena | list of national parks of Japan (en) |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 34-12-04 |
Webgunea | http://www.env.go.jp/park/chubu/index.html |
Geografia
Gifu, Nagano, Toyama eta Niigatako lurrak hartzen ditu. Eremu menditsua da eta 3.000 metrotik gorako hainbat tontor ditu, aipagarrienak Hotaka-dake (3.190m) eta Tate (3.015m) dira.
Iruditegia
- Hotaka-dake mendia.
- Nishihotaka-dake mendia.
- Yari mendia (3.180m).
- Tate mendia.
- Azusa ibaia.
- Taishō aintzira.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Parke Nazionalaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.