Vaux-le-Vicomte jauregia

Vaux le Viconte jauregia, Frantziako Maincy hiriaren alboan kokatuta dagoen jauregia da. XVII.mendeko estilo barrokoko du eta 1656an hasi zen eraikitzen eta 1661ean amaitu egin zuten. Luis XIV.ren finantzietarako arduradunak, Nicolás Fouquetek, garaiko artista hoberenak kontratatu zituen jauregi hau eraikitzeko: Luis Le Vau arkitektoa, Charles Le Brun margolaria eta André Le Nôtre paisajista.

Vaux-le-Vicomte jauregia
Vaux-le-Vicomte
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
Departamendua Sena eta Marne
Frantziako udalerriMaincy
Koordenatuak48°33′55″N 2°42′51″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1656
Inaugurazioa1661eko abuztuaren 17a
JabeaNicolas Fouquet
Edme Sommier (en) Itzuli
Patrice de Vogüé (en) Itzuli
Jean de Vogüé
KomisarioaNicolas Fouquet
Arkitektura
ArkitektoaLouis Le Vau
Estiloaarkitektura klasikoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Mérimée IDPA00087074 eta PA00087106
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gaur egun, ondasun pribatu handiena da eta “Monument Historique” bezala izendatua dago.

Historia

1641eko otsailaren 1ean, Nicolás Fouquet (Kontseiluaren Estatuaren kontalaria) momentu horretan bere aitarengandik oinordetzat hartu zuen Vaux jaurerria eta bere jauregia. Geroago, Fouquet, Luis Le Vau arkitektoaz eta Michel Villedo kontratistaz fidatu zen Vaux jauregiaren eraikitze prozesua burutzeko.

Jauregia Creileko harri zuriz eraiki zen. 1657an igeltsero eta arotz lanekin amaitu zuten. Teilatua 1658an amaitu zen eta jauregiaren barruko aldea eraikitzen hasi ziren.

1658ko urtarrilean, Charles Le Brun margolaria instalatu zen jauregian. 1660ko uztailaren 10ean, Luis XIV.ak eta Maria Teresak jauregian ostatu hartu zuten. 1661eko uztailaren 12an Fouquetek festa bat antolatu zuen.

Geroago, Fouquet atxilotua izan zen eta horren ondorioz, jauregia prezintatu egin behar izan zuten. Jauregiko altzairu gehienak saldu behar izan zituzten, eta beste parte handi bat Luis XIV.ak hartu zuen. Maincyk eta Le Vauk jarritako tapizak Gobelinsera eraman zituzten. Jauregian lan egin zuten artistak Versallesen lan egiteko kontratatu zituzten. 1673an, Fouqueten oinordekoek (kartzelan hil zen Fouquet) jauregia hartu zuten eta 1705ean “mariscal de Villars” propietatea izatera pasatu zen 60 urtetan. Bere seme-alabek beranduago saldu egin zuten.

Jauregia Praslin dukearen familiaren jabetza bihurtu zen. 1764tik 1875era inolako erreformarik egin gabe mantendu zuten. Frantziako Iraultzaren garaian, Praslingo dukesa jauregia salbatzeko gai izan zen eraikina Arteen Komunitatearen babesean jarriz.

1842an Luis Viscontik eta François Hippolyte Destailleurrek jauregia berreraikitzeari ekin zioten. 1875ean, Alfred Sommierrek jauregia erosi zuen eta Gabriel-Hippolyte Destailleurri berreraikitzea agindu egin zion. Alfred Sommierren heriotzaren ondoren, gaur egungo jabea Patrice de Vogüé kondea da, Alfred Sommierren biloba.

Frantziako jauregia eta lorategiak monumentu historiko izendatu zituzten 1939an eta 1965ean, 450 hektareako konjuntu osoa monumentu historiko gisa sailkatu zuten[1][2]. Azkenik, 1968an, jauregia eta parkea publikoari zabaldu zitzaizkion.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.