Château

Château, pluralez châteaux, (eusk. 'jauregi') noble edo jaun baten oinetxe edo nekazal erresidentzia da baina beti landa etxeak. Askotan, etxe gotortuak ziren. Ugariak dira Frantzian eta frantsesa hitz egiten den zonaldetan.

Château de Chenonceau Loira ibarran, Frantzian.
Nekazal château Frantzian.

Hirietan ez dago château eraikuntzarik, jauregiak baizik. Frantzian jauregia beti hiriko etxe handia da. Azken hori da Monstoreauko jauregiaren kasua da.

Château motak

  • Châteu gotortua edo château fort, adibidez, Roquetailladeko Château.
  • Nekazal château.
  • Jauregi antzekoak. Adibide nabarmenena Versalleskoa da, château esaten baitzitzaion, Château de Versailles, hiritik kanpo zegoelako. Euskaraz jauregia diogu.

Ezaugarriak

Châteu batek zaharra edo, gutxienez, handia izan behar du. Normalean inguruko lurrak haien jabegokoak dira (terres) eta beharrezkoak dira jauregiko jendea mantentzeko. Hasieran eraikuntza hauek nobleen edo erregearen familiakoen eskuetan egoten ziren. Denboraz, goi burgesiak ere châteauk egin zituen. Azken hori da Vaux-le-Vicomte jauregiaren kasua da.

Batzuetan Château batek inguruko herriari bere izena eman dio: Châteauneuf-du-Faou, Château-Thierry, Château-Gontier...

Bordeleko châteaux

Château Cheval-Blanc, Saint-Émilionen.

Bordele inguruko lurraldean châteauk aurreko definizioekin bat egin dezake baina baita ardoa ekoizteko edozein etxalde ere izan daiteke nahiz eta umila izan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.