Cessna
Cessna Aircraft Company Estatu Batuetako enpresa da, turismorako eta negozioetarako hegazkinak egiten dituena, alor horretako munduko nagusietako bat. Cessna 172 hegazkin erabilgarri arin modelo ezagunaren ekoizlea da.
Cessna | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Industria aeroespaziala eta marka erregistratua |
Jarduera sektorea | Industria aeroespaziala eta Hegazkintza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Columbia Aircraft (en) eta McCauley Propeller Systems (en) |
Ekoizpena | Cessna aircraft (en) , Cessna Citation X (en) , Cessna Citation Mustang (en) , Cessna 208 Caravan (en) , Cessna 172, Cessna 182 Skylane (en) eta Cessna Stationair (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Scott Ernest (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | corporation (en) |
Jabea | Textron (en) |
Historia | |
Sorrera | 1927 |
Sortzailea | Clyde Cessna (en) |
Sorlekua | Wichita |
Desagerpena | 2014ko martxoaren 14a |
webgune ofiziala |
Clyde Cessnak sortu zuen; Lehen Mundu Gerra hasi aurretik beste diseinatzaile handi batzuekin hasi zen lanean, baina 1927an bere enpresa sortzea erabaki zuen. 1945ean egin zuen lehenengo hegaldia Cessna 140 turismorako hegazkinak, hegoak altuak eta fuselajea metalezkoa zuena. Modelo horren ondoren, lau lagunentzako bertsioa egin zen, 170 izeneko modeloa. Hegazkin haiek izugarrizko arrakasta izan zuten eta 180 modeloaren 6.000 hegazkin baino gehiago egin dira. Sail hori etengabe hazi eta berritu da, eta aipagarriak dira 150, 187, bi motorreko Model 310, edo bi motorreko 377 modeloak. Hegazkin militarrak ere egin ditu Cessna enpresak; esate baterako, entrenamendurako T-37 erreaktorea, 1967an martxan jarria. Negozioetarako hegazkinek izan dute, hala ere, ospe handiena Cessna etxeko produktuetan.
Negozioetarako erreaktoreetan hasi aurretik, enpresak diseinatuak zituen era horretako hainbat hegazkin helizedun, Cessna 411 adibidez, edo 421 Golden Eagle, biak 1960ko hamarraldian sortuak. Hamarraldi horren bukaeran sortu zen negozioetarako etxe horretako lehenengo erreaktorea, Cessna 500 Citation. Hala, negozioetarako hegazkin helizedunak eta erreakzioko modeloak, bietarakoak, egin ditu lantegiak. Lehenengoen artean aipatzekoak dira 411 eta 404 Titan, eta bigarrenen artean, berriz, Citation II, III, V, VII eta Citation X, guztietan bizkorrena eta indartsuena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.