Cessez-le-feu (2016ko filma)
Cessez-le-feu (euskaraz Su etena), 2016ko Emmanuel Courcol frantziarrak zuzendutako historia eta drama film bat da. Romain Duris, Grégory Gadebois eta Céline Sallette aktoreek antzeztu zuten.
Cessez-le-feu (2016ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Belgika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 103 minutu |
Grabazio lekua(k) | cours Cambronne (en) ![]() ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Emmanuel Courcol |
Gidoigilea(k) | Emmanuel Courcol |
Antzezlea(k) | |
Romain Duris Céline Sallette Grégory Gadebois (en) ![]() Julie-Marie Parmentier (en) ![]() Yvon Martin Fabrice Eberhard (en) ![]() Oscar Copp (en) ![]() | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
1920ko hamarkadaren hasiera, Georges Laffont (Romain Duris) Lehen Mundu Gerran bizitako izugarrikerien ondorioz lurjota gelditu den gizasemea da, horregatik oroitzapen lazgarri horiek atzean utzi eta bizimoduz aldatzeko asmoz Afrikako Volta Garaia herrialdera lekualdatuko da. Bertako esploraketa eta bidaietan zehar bera bezala gerrari biziraun dion Diofo (Wabinlé Nabié) afrikar artista lagun izango du. Denborarekin herrimina piztu eta sorterrira tribu mozorroz beterik itzuliko da, behin Paris hiriburuan dela, Marcel (Grégory Gadebois) anaiarekin elkartuko da, gerran gor gelditu eta bien ama den Lousiekin (Maryvonne Schiltz) batera bizi dena.
Aktoreak
- Romain Duris: Georges Laffont
- Grégory Gadebois: Marcel, Georgesen anaia
- Céline Sallette: Hélène, zeinu hizkuntz irakaslea
- Maryvonne Schiltz: Louise, Georgesen ama
- Wabinlé Nabié: Diofo
- Julie-Marie Parmentier: Madeleine
- Arnaud Dupont: Philippe
- Yvon Martin: Fabrice
- Armand Éloi: Debaecker
- Fabrice Eberhard: Garbitzailea
- Mathilde Courcol-Rozès: Angèle
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)