Cesar Saratxu
Cesar Saratxu Izquierdo (Barakaldo, Bizkaia, 1958ko abenduaren 28a) euskal aktorea da.
Cesar Saratxu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1958ko abenduaren 28a (65 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta unibertsitateko irakaslea |
Parisen zegoela ezagutu zuen bere emaztea eta Stockholmen (Suedia) ezkondu zen. Hantxe antzerkian pertsonai dramatikoak egiteagatik ezaguna da.
Biografia
Antzerki-lanak egiten ibili zen Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat tokitan. Gerora Madrilera jo zuen formakuntza hoberagoaren bila, baina ez zuen lortu Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege-Eskolan sartzea.
1986an Parisera joan zen, Jacques Lecoqen eskolan sartzea lortuz. Jada bere emaztearekin Stockolmen bizita lortu zuen ospea: 2002an Reza Parsaren Möte med ondskan metraje laburreko filmeko protagonista papera egin zuen, Espainiako produkzioetan tarteka ere parte hartuz, hala nola Imanol Ortizen Expreso nocturno delakoan (2003).
2005etik Bernardo Marin pertsonaia gorpuzteagatik da ezaguna, Tele5 espainiar kateko Camera Café seriean hain zuzen, bertan 2009a arte lan eginda. Horren aurretik Canal+ kateko Canalonen edo Los Güevones delakoan ibili zen, azken hau Interneterako kapsula-serie komikoa izanda, eta serie denak Luis Guridik zuzenduta.
Lintze galdua filmerako (2008) Diogenes putrearen ahotsa jarri du, bai eta Guridik zuzendutako ¡Fibrilando! (2009) seriean lan egin, Camera Caféren spin-offa.
Filmografia
Zinema
- Tiempo después, José Luis Cuerdak zuzenduta (2018)
- Cuerpo de élite, Joaquín Mazónek zuzenduta (2016)
- Pancho, el perro millonario, Tom Fernándezek zuzenduta (2014)
- Les pseudonymes, Nicolas Engelek zuzenduta (2007)
- L'Homme qui marche, Aurélia Georgesek zuzenduta (2007)
- När mörkret faller, Anders Nilssonek zuzenduta (2006)
- Svalan, katten, rosen, döden, Daniel Lind Lagerlöfek zuzenduta (2006)
- Wellkåmm to Verona, Suzanne Ostenek zuzenduta (2006)
- The Piano Tuner of Earthquakes, Stephen eta Timothy Quayk zuzenduta (2005)
- Babylonsjukan, Daniel Espinosak zuzenduta (2004)
- Expreso nocturno, Imanol Ortizek zuzenduta (2003)
- Möte med ondskan, Reza Parsak zuzenduta (2002)
- Före stormen, Reza Parsak zuzenduta (2000)
- To Be Continued, Linus Tunströmek zuzenduta (2000)
- Institute Benjamenta, or This Dream People Call Human Life, Stephen eta Timothy Quayk zuzenduta (1995)
- Sálvate si puedes, Joaquín Trincadok zuzenduta (1995)
- Santa Cruz, el cura guerrillero, José María Tudurik zuzenduta (1991).
Telebista
- Intimidad, (2022)
- Justo antes de Cristo, (2019-2020).
- Aquí Paz y después Gloria, (2015).
- La isla de los nominados (2010).
- ¡Fibrilando! (2009).
- Camera Café, (2005).
- En Ö i havet, (2003)
- Canalone, (2001)
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Los Güebones
- (Gaztelaniaz) Elkarrizketa euskonews-en.
- (Gaztelaniaz) Saratxuren webgunea.