Cerro San Lorenzo
San Lorenzo Mendia, Cochrane mendia bezala ere ezaguna, Argentina eta Txileren arteko mugan dagoen 3.706 metrotako mendia da.[1] Cochrane izen txilenoa menditik hurbil dagoen Cochrane herritik datorkio, mendizaleek normalean igoera hasteko erabiltzen dutena. Lehen igoera Alberto Maria de Agostinek egin zuen 1943an.[2]
San Lorenzo Mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.706 m |
Prominentzia | 3.319 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°35′30″S 72°18′24″W |
Mendikatea | Andeetako Patagonia |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Santa Cruz probintzia |
Argentinar departamentua | Río Chico Department |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1943an Alberto Maria de Agostin. |
Hiru glaziar handik estaltzen dute mendia, bik Argentinako aldean eta beste batek Txilen. Argentina aldekoetan txikitzen ari diren seinale nabariak ikus daitezke.[3] 2014. urtean ezaguna egin zen JP Auclair eta Andreas Farnsson eskiatzaile profesionalak bertan hil zirelako elur-jausi baten ondorioz.[4]
Galeria
Erreferentziak
- «Monte San Lorenzo - Peakbagger.com» peakbagger.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
- (Ingelesez) «Cerro San Lorenzo (Cochrane) : Climbing, Hiking & Mountaineering : SummitPost» www.summitpost.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
- «USGS P 1386-I -- Chile and Argentina - Wet Andes: Northern Patagonian Andes» pubs.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
- Auclair, Fransson Confirmed Dead - POWDER Magazine. 2014-10-02 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.