Cerknica aintzira

Cerknica aintzira (eslovenieraz: Cerkniško jezero, alemanez: Zirknitzer See) Karniola Beherean dagoen aintzira da, Esloveniako handiena, baina urtearen zati batzutan erabat desagertzen dena.

Cerknica aintzira
Cerkniško jezero
Datu orokorrak
Garaiera546 m
Motaintermittent lake (en) Itzuli eta karst lake (en) Itzuli
Luzera10,5 km
Zabalera4,7 km
Azalera38 km²
Sakonera10 m
Geografia
Map
Koordenatuak45°45′08″N 14°23′06″E
Estatu burujabe Eslovenia
Historical province of SloveniaInner Carniola
Aintzira betea.
Aintzira desagertua.

Geografia

Cerknica lautada karstikoan kokatzen da. Iparraldean Slivnica (1.022m) mendilerroa du eta hegoaldean Javornik muinoak (1.268m), biak ere Alpe Dinarikoen parte dira.

Laku intermitentea

Laku intermitentea dela esaten da, udan lehortu egiten baita. Normalean 28 km²-ko eremua hartzen du baina beteen dagoenean 38 km²-ra ere iristen da. Sakonera ere aldakorra da, normalean 6 metrotakoa baina 10 metrotara ere irits daiteke.

Prezipitazioak gutxitzen direnean aintziraren azpian dagoen lurzoru karstikoan sartzen da ura eta gainazala erabat lehortzen du. Euri gogorrak itzultzen direnean azpiko leizeak bete eta gainezka egiten dute aintzira berriro azaldu araziz.

Inoiz gertatu izan da aintzira urte osoan ez desagertzea, baita urte osoan lehor egotea ere, 1834-35 denboraldian gertatu zen bezala, baina urte hauek salbuespenak dira.

Neguan izoztu ere egin daiteke aintzira.

Flora

Flora anfibioa du, ur gainean eta ur azpian bizi daitekeena. Horregatik bi Natura 2000 eremu babestu ezarri dira bertan.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.