Centeotl
Centeotl (Centeocihuatl edo Cinteotl ere deitua) Erdialdeko Amerikako mitologietan hitzez hitz artoaren jainkoa zen, centli hitzak "artoa" eta teotl hitzak "jainkoa" esan nahi baitute.
Jatorrian jainkosa bat zen, eta jainko bitar bat izatera pasa zen, emakumea eta gizona, edo sarri jada soilik gizonezkoa, emakumezkoa Chicomecoatl izatera pasa zelarik.
Kosmogonia nahuaren arabera, hau da, mexika mitologia, Piltzintecuhtli eta Tlazolteotlen elkartzetik jaio zen. Xochiquetzalen senarra da. Jaio ondoren lurpean babestu zen, jaki ezberdin bihurtuz, artoa horien artean.
Gurtza
Bere gurtza Chicomecoatlenarekin batera ospatzen zen Huey tozoztli eta Huey Tecuilhuitl hilabeteetan neska gatibu bat sakrifikatuz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.