Celtic Park
Celtic Park, zaletuen artean maiz Parkhead eta Paradise ezizenez deitua, Eskoziako Glasgow hirian dagoen futbol estadio bat da, Parkhead auzoan. Celtic Football Club taldearen egoitza eta jokalekua da. 60.355 ikusleentzako edukiera du eta edukiera aldetik Eskoziako bigarren estadiorik handiena da.
- Artikulu hau Eskoziako Glasgow hiriko futbol zelaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic Park (Derry)».
Celtic Park | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Glasgow City |
Koordenatuak | 55°50′59″N 4°12′20″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1892ko abuztuaren 20a |
Inaugurazioa | 1892 |
Jabea | Celtic FC |
Kirola | futbola |
Erabiltzailea | Celtic FC |
Edukiera | 60.355 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Percy Johnson-Marshall (en) |
Historia
Estadio edo kiroldegi honen diseinatzailea Archibald Leitch arkitektoa izan zen, hau Rangers Football Club, Hearts, Sunderland AFC eta Everton F.C. taldeen futbol zelaien diseinatzailea ere izan zelarik. Estadio honek hainbat berrikuntza eta hobekuntza izan ditu, azkena 2004an burututakoa.
1938an ikusle kopuru handiena erregistratu zuen, Celtic eta Rangers taldeen arteko norgehiagoka batera 92.000 zaletu joan zirenean.
Mendebaldeko gune edo armailan (Jock Stein) Celtic taldeko zaletuak eseri ohi dira eta ekialdeko armailan berriz (Lisbon Lions) talde bisitari edo aurkariaren zaletuak.
Etorkizuna
Celtic taldeko agintariek estadioaren gaitasuna handitzeko aukera hausnartu zuten baina 2007an erakunde honetako Peter Lawwell presidenteak zelaiaren gaitasuna 8.000 ikusleetara handitzen zituzten berrikuntzen kostua garestiegia zela erabaki zuen[1].
Celtic Park estadioa 2014ko Commonwealtheko Jokuen egoitza izango da.
Iruditegia
- Atari nagusia.
- Partiduan zehar.
- Lisbon Lions armaila.
- Walfrid Anaiaren estatua.
- Jimmy Johnstonen estatua.
- John "Jock" Steinen estatua.