Cell
Cell (jatorrizko japonieraz セル edo Seru ?), Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Gero Doktoreak sortutako bio-androidea da, Son Gokuk Zapi Gorridun Armada desegin izana mendekatzeko asmoz sortua.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Cell | ||
---|---|---|
セル edo Seru | ||
Jatorria | Mangan | |
Arraza | Bio-androidea | |
Garrantzia | Etsaia | |
Teknikak |
| |
Eraldaketak |
| |
Ahotsa | Norio Wakamoto | |
Son Goku, Vegeta, Satan Txiki, Freezer eta bere aita King Colden zelulez dago osatua eta ordenagailu batean gerlari hauen mugimendu guztiak jaso zituen. Honela Cellek hauen eraso guztiak dakizki. Cellek energia xurgatu dezake buztanaren puntan duen orratzari esker eta bere era perfektua lortu ahal izateko Zibor 17 eta Zibor 18 ere xurgatu behar ditu.
Biografia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Perfekziorako bidea
Arrautzatik atera eta gutxira, Cellek xurgatzeko gizaki gutxi eta perfekziora iristeko xurgatu beharreko ziborrak deseginda zeuden mundua aurkitu zuen. Androideak desegin zituena (Trunks) lehenaldira itzuli behar zela jakin zuenean hau hil eta denboraren makinan iraganera joan zen, Freezer Lurrera iritsi baino urtebete lehenagora (4 urte inkubatzen pasako zituen, ziborrak iritsi arte).
Bere nagusitasunera berriz heltzean, gizakiak xurgatzeari ekin zion Ginjer Town herrian bere indarra gehitu eta ziborrak garaitu ahal izateko. Ahalguztidunak hau hauteman eta Satan Txikirekin fusionatzea erabaki zuen Cell geldiarazteko. Satan Txikik, lehen baino askoz indartsuagoa zela, oso erraz aurkitu zuen eta aise irabazi zion. Gainera informazioa ere atera zion Celli irabazten ari zela sinetsaraziz. Krilin eta Trunks iristean Eguzki Horzkadaren bidez ihes egitea lortu zuen. Hemendik aurrera gizakiak xurgatzen jarraitu zuen baina energia hori gordez, Satan Txiki, Ten Shin Han, Krilin eta besteek hauteman ez zezaten.
600.000 gizaki akabatu eta gero, Cellek indar handi bat hauteman zuen, Satan Txiki zen Zibor 17ren aurkako borrokan. Bio-ziborrak nahikoa indar zuela ikusita, borroka lekura joan, Satan Txiki bortizki garaitu zuen. Egoera honetan Zibor 16 lehian satzera behartua ikusi zen, Zibor 17 oso larri baitzegoen eta ezin zuen borrokatu. Nahiz eta borroka parekatua izan, ziborra xurgatzea lortu zuen bere itxura aldatuz. Jarraian 16. Androidea garaitu zuen erraztasun osoz, Zibor 18 xurgatzea izanik bere hurrengo helburua. Honek Ten Shin Hanen Shin Kiko Ho bati esker ihes egitea lortu zuen, ordea. Gokuk Satan Txiki eta gizakia erreskatatu zituen Bat-bateko lekualdaketarekin. Cell Zibor 18ren bila habiatu zen.
Bat-batean Vegeta eta Trunks azaldu zitzaizkion, Denbora eta Espazioaren gelan entrenamendua amaitu berri. Vegetak Super Saiyen indarra baino handiagoa erakutsi zuen (Super Saiya Dai Ni Dankai) eta umiliagarriki irabazi zuen Cell. Hau damutu egin zen perfekzioa lortu ez izanaz. Vegetak hemen desafio bat ikusi eta Zibor 18 xurgatzen lagundu zion Trunksek kontra egin arren. Cellek perfekzioa lortu eta erraz garaitu zuen Vegeta. Final Flash erasoarekin gorputz erdia desegitea lortu zuen, baina Satan Txikiren zelulak zituenez birsortu egin zen. Trunks borrokan sartu zen Super Saiya (Super Saiyajin Dai San Dankai) moduan eta bio-ziborra garaitzen saiatu zen. Eraldaketa honek eragindako abiadura moteltzearen ondorioz, garaitua izan zen. Cellek desengainu handia izan zuen saiyak errazegi irabazi baitzituen, baina aldi berean harrituta gelditu zen Vegetak eta Trunksek hain denbora laburrean lortutako aurrerapenarekin. Honengatik Cellen Jokoa izeneko txapelketa bat antolatzea erabaki zuen, denek banan-banan bere aurka borrokatu beharko zuten Lurra salbatzeko. 10 eguneko epea zuten Z gerlariek entrenatzeko.
Cellen Jokoa
Esandako egunean, gerlari guztiak Cellen Jokora (jatorrizko japonieraz セルゲーム edo Seru Gēmu ?, berez ingelesezko Cell Game da japonierazko ahoskera mugatuan) aurkeztu ziren. Gainera Zibor 16 (Bulma eta bere aitak konponduta), telebistako kazetari pila bat eta Munduko Arte Martzialen txapelduna zen Satan Jauna ere bertan ziren. Azken hau izango zen lehena Cellen aurka borrokatzen. Hala ere ukabilkada bakarrez kanporatu zuen eta Goku izan zen hurrengo aurkakoa.
Borroka oso parekatua zen (itxuraz bakarrik, Cell ez baitzebilen bere indar guztia erabiltzen) eta Gokuk askotan ustekabean harrapatu zuen Cell bere erasoekin. Azkenean, hala ere, Gokuk amore eman eta bere seme Son Gohani utzi zion lekua. Guztiak harritu zituen erabaki honek, baina guztiek zuten itxaropena bere suminaz garaituko zuela. Gainera, borroka legezkoa izan zedin, Gokuk Indaba Miragarri bat ere eman zion Celli! Gohanek Cellen eraso guztiak saihestea eta gelditzea lortzen zuen eta berehala erabaki zuen borroka alde batera uztea. Cellek egoera hau baliatu zuen Gohanen amorrua ateratzeko.
Cellek bere kopia batzuk eratu zituen, Cell Jr.ak, Gohanen lagunen aurka borrokatu eta honela bera amorrarazteko. Honek ordea, ez zuen lortzen haserretzea, 16. Androideak Cell akabatzeko asmoz bere burua lehertzen saiatu zuen arte, eta sumina gero positiboa izango zela konbentzitzen saiatzen zen bitartean. Gohan azkenean suminak hartu eta Super Saiya egoera berri bat lortu zuen (gero Super Saiya 2 deitua izango dena). Gohanek erraz garaitu zituen Cell txikiak eta Indaba Miragarriak berreskuratu zituen. Cell bi kolpetan garaitu zuen. Honek Kame Hame Ha bat bota zuen Lurra desegiteko asmoz baina Gohanek beste Kame Hame Ha batez erantzun zion, bio-androidea larriki zaurituta utziz.
Hau berriz ere birsortu, eta energia pilatzen hasi zen, Trunksen akats berbera errepikatuz. Gohanek berriz garaitu eta honek emandako kolpe baten ondorioz Cellek Zibor 18 kanporatu zuen, bere aurreko egoerara itzuliz. Irain honen aurrean bere burua lehertzea erabaki zuen Lurra berarekin desegiteko asmoz. Etsipena nagusi zen unean, Gokuk Bat-bateko lekualdaketaren bidez bio-androidea Kaitoren mundura eraman zuen bere burua (eta Kaitorena ere) sakrifikatuz.
Denek salbatu zirela uste zuten Gokuren heriotzaren ostean baina Cell berriz agertu zen, Trunks momentuan akabatu eta bere burmuinaeko atal bati esker berriz osatu ahal izan zela azaldu zuen. Honetaz gain, Super Saiyen zelulak zituenez, heriotzaren ateetan egon ostean indarra asko gehitu zitzaiola ere azaldu zuen (nahiz eta 18. Androidea kanporatu bere eraldaketa perfektuan zegoen). Gainera, Lurrera itzultzeko Son Gokuren Bat-bateko lekualdaketa ere kopiatu zuen. Gohan berriz ere borrokatzeko prest zen baina Vegetak aurrea hartu zion bere semearen heriotzak suminduta. Cellek erraz irabazi zion ordea, Gohanek bere burua Vegeta babestera behartuta ikusi eta honek jaso beharreko kolpe bat berak jaso zuen besoa txikituta utziz.
Cell bere azken kolperako prestatzen ari zen, Eguzki Sistema osoa desegingo zuen Kame Hame Ha bat. Gohan etsita zegoenean bere aitak Beste Mundutik animatu eta bere Kame Hame Ha bat bota zuen. Cell irabazten ari zitzaion eta beraz, Vegeta sartu zen bio-androideak arreta gal zezan. Une horretan Gokuk semeari Lurra desegiteko beldurrik ez izateko eta bere indar guztia kanporatzeko esan zion. Gohanen erasoak indarra hartu eta Cellena deuseztu zuen, hau harrapatu eta segundo gutxiren buruan desintegratuta utziz. Beste mundu guztiak Satanek garaitu zuela uste izan zuen, bera izan baitzen borroka lekuan geratu zen bakarra.
Beste agerraldi batzuk
Beste Munsuko Txapelketan Freezerrekin batera agertu zen, baina ez zuen arazo handirik eragin. Dragoi Bola GTn Freezer eta Gokurekin aurkitu zen infernuan, eta ia-ia izotz makina batekin harrapatu zuten Goku, baina hau bizirik zegoenez, erraz alde egin zuen.
Txandakako etorkizuna
Iraganera joaten den Cellez gain, beste bi Cell ere badaude beste denbora lerro ezberdinetan:
Eraldaketak
Cellek izaki bizidunak xurgatzen ditu bere gorputza hobetzeko, aldaketa erradikalenak Zibor 17 eta Zibor 18 xurgatzean izaten ditu:
- Lehen forma (jatorrizko japonieraz 第1形態 edo Dai ichi Keitai ?): Ziborrak xurgatu aurretik hartzen duen forma. Giza itxurako mantis baten antza du, buruan oskol bat eta bi adar dauzka, ahoak laranja koloreko oskol zatikatu itxura du, bere eskuak eta hankak berdinak dira eta 3 hatzapar eta behatz bakarrik dauzka (animean 5), orratz itxurako buztan luzea du. Hasieran, Satan Txikirengandik ihes egin behar izan zuenez nahiko ahula da baina gizaki asko xurgatu zituenez gerora, Satan Txiki eta Zibor 17ren indarra gainditu zuen. Zibor 17 zaurituta zegoenez (Satan Txikiren aurkako borrokaren ondorioz) Zibor 16 bakarrik izan zen gai era parekatuan bere aurka borrokatzeko.
- Bigarren forma (jatorrizko japonieraz 第2形態 edo Dai ni Keitai ?): Zibor 17 xurgatu eta geroko lehen eraldaketa. Bere tamaina eta indarra asko handitzen dira, Super Saiya indarra gaindituz, eta gizaki hantz handiagoa du. Aurpegiak gizaki itxura hartzen dio, adarrak bertikalagoak egiten zaizkio eta hankek zapata antza hartzen diote. Hala ere, bere indarra Super Saiya Dai Ni Dankai batena baino txikiagoa da, Vegetak erraz irabazten baitio era horretan.
- Gorputz osoa (jatorrizko japonieraz 完全体 edo Kanzentai ?) edo normalean Perfektua deitzen zaiona: Bi ziborrak xurgatzean izaten duen eboluzioaren emaitza. Aurreko eraldaketan baino txikiagoa da eta gizakien itxura handiagoa du. Bere indarra asko handitzen da, Super Saiya Full Power gaindituz. Hala ere Super Saiya 2k erraz garaitzen du. Gizaki aurpegia du eta bere isatsa punta bakarrik ikusteraino uzkurtzen zaio. Adarrek postura guztiz bertikala hartzen dute.
- Cell Perfektua (jatorrizko japonieraz パーフェクトセル edo Pāfekuto seru ?) edo Cell Super Perfektua deitzen zaiona: Goku hil nahian suizidatu eta birsortzen denean hartzen duen forma. Itxuraz Cell Perfektuaren berdina da. Hau da bere egoera gorenena. Hau lortu eta gutxira hiltzen da Gohan Super Saiya 2ren Oyako Kame Hame Hari esker, Gokuk lagunduta.
Cell Jr.
Cell Juniorrak (jatorrizko japonieraz セルジュニア edo Seru Junia ?, berez ingelesezko Cell Junior da japonierazko ahoskera mugatuan), Cellen forma perfektutik jaiotako umekiak dira. Animean 7 jaio ziren, nahiz eta Gohanek 8 hiltzen dituela ikusi, bat bitan banatzen baitu. Cellen teknika berdinak dituzte eta ia Cellek beste indar dute.
Cellen bertsio txiki urdinak dira eta ez dute buztanik energia xurgatzeko, ez baitute behar. Barregarriak eta inuzenteak dirudite, baina ez dira gutxietsi behar. Vegeta eta Trunksen antzeko indarra dute. Cellek esan zuen moduan "Vegetak eta Trunksek bakarrik egin ahal izango diete aurre", Son Goku oso ahul baitzegoen iada. Son Gohan Super Saiya 2 bilakatzen den arte, Vegeta eta Trunksez gain, Satan Txiki bakarrik izango da gai aurre egiteko. Lurtarrak (Ten Shin Han, Yamcha eta Krilin) oso erraz garaitu zituzten, hauek gainera Son Gokuri lagundu behar izan zioten. Nahi izan bazuten Cell Juniorrek berehala akabatuko zituzten lurtarrak (Krilin batez ere, berau baita ahulena) baina jolasean bakarik ari zirenez, bizirik utzi zituzten. Azkenean Gohanek akabatu zituen munstrokume guztiak.
Hasiera baten Z gerlariak erasotzeko sortu ziren, Gohanen amorrua pizteko, nahiz eta amorruaren sortzaile nagusia Zibor 16ren heriotza Cellen eskuetan izan zen. Super Saiya 2 bilakatuta golpe bakar batez garaitu zituen guztiak.