Celestino Uriarte
Celestino Uriarte Bedia (Arrasate, 1909ko maiatzaren 14a - Madril, 1979ko azaroaren 9a) gipuzkoar miliziano komunista izan zen.
Celestino Uriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1909ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1979ko azaroaren 9a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea Errepublikako Herri Armada |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
Biografia
1909an Arrasaten jaioa,[1] langile familiakoa zen. 14 urte zituela, galdategi batean hasi zen lanean. Jaioterriko PSOEren elkartearen sorreran parte hartu zuen.[2] 1934ko Iraultzan parte hartu zuen.
1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpean Errepublikaren alde egin eta 1937ko ekainean Euzko Gudarosteko 13. Brigadaren komandante izendatu zuten.[3] Asturiasen 194. Brigada Mistoa zuzendu zuen,[4] iparraldeko frontea erori arte. Orduan Bartzelona aldera joan zen, non PCEn sartu zen. 123. Brigada Mistoaren buruzagi zela,[5][6] Ebroko guduan parte hartu eta zauritu zuten.[5]
Gerra ondoren, Frantzian, Uruguain eta Txilen erbesteratu zen.[7] PCEk hala aginduta, itzuli eta 1946an atxilotu zuten. Martuteneko espetxean sartu arren, ihes egin zuen. Alemaniako Errepublika Demokratikoan bizi zen. 1970ean PCEtik bota zutenez,[lower-alpha 1] Espainiako Langile Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen.[9] Madrilen hil zen 1979an.[lower-alpha 2]
Oharrak
- Enrique Líster, José Bárzana, Luís Balaguer eta Luis Saizekin batera.[8]
- Iturri batzuen arabera, Berlinen hil zen baina hau ez da zuzena.[1]
Erreferentziak
- Durán & Ruiz 2010, 403 orr. .
- Garai 2008, 27-28 orr. .
- Engel 1999, 160 orr. .
- Talón 1988, 921 orr. .
- Engel 1999, 111 orr. .
- Cabrera Castillo 2002, 462 orr. .
- Garai 2008, 107-119 orr. .
- Garai 2008, 354 orr. .
- Garai 2008, 352-354 orr. .
Bibliografia
- Cabrera Castillo, Francisco. (2002). Del Ebro a Gandesa. La batalla del Ebro, julio-noviembre 1938. Madril: Almena.
- Durán, Francisco; Ruiz, Carmen. (2010). La España perdida: los exiliados de la II República. Diputación provincial de Córdoba.
- Engel, Carlos. (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República. Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0..
- Garai, Juan Ramón. (2008). Celestino Uriarte. Clandestinidad y resistencia comunista. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-8136-524-5..
- Talón, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Bartzelona: Plaza & Janés.