Celestina Marrón
Celestina Marrón Llaneza (Lada, Asturias, 1926ko ekainaren 29a – Gijon, 2016ko abuztuaren 9a) asturiar militante komunista izan zen. Tina Pérez eta Anita Sirgo kideekin batera lan erabakigarria egin zuen Huelgona izeneko 1962ko Asturiasko meatze-greban.[1]
Celestina Marrón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Celestina Marrón Llaneza |
Jaiotza | Llangréu, 1926ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Gijón, 2016ko abuztuaren 9a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Biografia
Celestina Marrón 1926ko ekainaren 29an jaio zen Ladan (Langreo). Bere familiak errepresio frankistaren ondorioak jasan zituen eta txikitatik hasi behar izan zuen lanean.[2] Aita eta neba fusilatu egin zituzten Pandon Gerra Zibilaren ondoren, eta falangistek etxea erre egin zuten Marronek 10 urte zituela.[3]
1946an ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen, zazpi urte geroago dibortziatu egin zen.[4] Era guztietako lanak egin behar izan zituen seme-alabak aurrera atera ahal izateko.[5] Gainera, zeregin nabarmena izan zuen Langile Komisioen klandestinitatean, bere bizitzan zehar hainbat kargu betez.[2] Bere etxea Alderdi Komunistako buruzagi historikoen babesleku izan zen, hala nola Horacio Fernández Inguanzo edo Ángel León Camblor buruzagiena.[1]
1962an, Asturiasko Meatzarien Greban, grebak arrakasta izateko funtsezko lanak egin zituen Anita Sirgo, Tina Pérez eta Meatzeetako Arroetako gainerako emakumeekin, besteak beste, eskirolei artoa botatzetik, emakumeak antolatzera eta Alderdi Komunistaren propaganda ezkutua zabaltzera.[5] Bestalde, Radio España Independiente irratirako korrespontsal gisa ere jardun zuen, Amapola asturiana de pura cepa izengoitiaren pean.[5]
1966an Candín putzuko jantokietan hasi zen lanean, eta 1991n erretiratu zen arte jarraitu zuen.[5] Erretiratu ondoren, Marronek bere militantziarekin jarraitu zuen Langile Batzordeetan.[3]
Heriotza
Gijonen hil zen, 2016ko abuztuaren 9an, 90 urte zituela. Gorpuzkiak erraustu egin zituzten.[2]
Omenaldiak
- 2016ko martxoan, Langreoko PCEk Celestina Marrón omendu zuen «borroka-bizitza» egiteagatik, bai klandestinitatean, bai ondoren bete zituen karguetan.[1]
- 2009an, Rosa María Fernández Garcíarekin batera, Laneko Merezimenduaren Domina eman zioten, Zilarraren domina, langile-klasearen aldeko borrokagatik.[3][6] Ekitaldian, Marronek gogora ekarri zituen «frankismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin zutenak, emakume esplotatuak, krisia pairatzen duten langileak, eta «munduko edozein lekutan beren bizitza askatasunaren alde arriskuan jartzen duten sindikalistak».[2]
Erreferentziak
- Marrón: "Me siento orgullosa de mi lucha en la clandestinidad" Consultado el 20 de mayo de 2019.
- Fallece la histórica sindicalista Celestina Marrón Consultado el 20 de mayo de 2019.
- Asturias, Lada › Langreo ›. «Marrón Llaneza, Celestina» www.vivirasturias.com.
- «Dos sindicalistas asturianas obtienen la Medalla de Oro al Mérito en el Trabajo» El Comercio 2009-04-24.
- Fallece a los 90 años Celestina Marrón, histórica figura de CCOO Consultado el 20 de mayo de 2019.
- «La medalla al Mérito en el Trabajo galardona la lucha sindical en la clandestinidad» La Nueva España 2009-07-17.