Celebrian
Celebrian Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Leinu altuko emakumezko elfo bat da, Lothlorieneko jaunak ziren Galadrielen (Noldor nobleen artean Erdialdeko Lurraldean bizi izan zen azkena) eta Celebornen alaba. Rivendeleko jauna zen Elronden emaztea izan zen, honekin hiru seme-alaba izan zituelarik: Elladan eta Elrohir semeak eta Arwen alaba.
Celebrian | |
---|---|
Legendarium | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | CelebrÃan |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeleborn |
Ama | Galadriel |
Ezkontidea(k) | Elrond |
Seme-alabak |
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 109. urtean Elrondekin ezkondu zen eta elkarrekin Rivendelen bizitzen hasi ziren. Euren seme bikiak ziren Elladan eta Elrohir Hirugarren Aroko 130. urtean jaio ziren, Arwen Hirugarren Aroko 241ean izan zuten bitartean.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2509. urtean Celebrian Mendi Lainotsuetatik bere gurasoen Lothlorieneko etxera bidaiatzen ari zen orkoek harrapatu zuten arte. Orkoek pozoitu eta torturatu egin zuten. Bere semeek aurkitu egin zuten eta Elrondengana eraman zuten bere zauriak senda zitzan, baina Celebrian sekula ez zen oneratu, eta, horregatik, Ustelezinezko Lurretara joan behar izan zuen Hirugarren Aroko 2510ean.
Celebrianen semeek denbora asko pasa zuten mendietan orkoak ehizatzen euren amarekin gertatutakoaren mendeku bezala. Ez da zehatz ezagutzen Elladanek eta Elrohirrek Erdialdeko Lurraldean bizitzen jarraitu ala euren amarekin Amanera joatea erabaki zuten.
Celebrianen alaba zen Arwenek bizitza hilkorra eta Erdialdeko Lurraldean bere senar Aragornekin bizitzea erabaki zuen hil arte. Elrondek Erdialdeko Lurraldean jarraitu zuen Sauron erori arte. Hirugarren Aroko 3021. urtean Amanera abiatu zen Gandalf, Frodo Zorrozabal, Bilbo Zorrozabal eta Galadrielekin batera bere emaztearekin biltzeko.