Celebesko itsasoa

Celebesko itsasoa[1] (filipineraz: Dagat Selebes) edo Sulawesiko itsasoa[1] (indonesieraz: Laut Sulawesi) Ozeano Barearen mendebaldeko itsasoa da, Filipina uharteen, Borneoren eta Sulawesiren artean dagoena.[2]

Celebesko itsasoa
Sulawesiko itsasoa
Celebesko itsasoa is located in Ozeano Barea
Celebesko itsasoa
Celebesko itsasoa
Celebesko itsasoa (Ozeano Barea)
OzeanoaOzeano Barea
EskualdeaIndonesia
Malaysia
Filipinak
KontinenteaHego-ekialdeko Asia
Koordenatuak3°N 122°E
Azalera280.000 kilometro koadro
Sakoneragehiena: 6.200 metro

Geografia

Iparraldean Sulu uhartedia du, Suluko itsasoan, eta Mindanao uhartea, Filipinetan, ekialdean Sangihe uharteak, hegoaldean Sulawesi eta mendebaldean Borneo. Oso itsaso sakona da (6.200 metro). 280.000 kilometro koadroko eremua hartzen du guztira.

Itsaslapurreta

Celebesko itsasoaren itzala bere faunaren aldaki handiei baino piratei zor zaie, hauek bai itsasontzi txikiak bai zamaontziak erasotzen baitituzte.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.