Ceija Stojka

Margarita Rigo Stojka, edo Ceija Stojka (Steiermark, Austria, 1933ko martxoaren 23a 2013ko urtarrilaren 28a ) nazien holokaustotik bizirik irten zen idazle, margolari eta musikari ijito austriar bat izan zen.[1]

Ceija Stojka

Bizitza
JaiotzaKraubath an der Mur (en) Itzuli, 1933ko maiatzaren 23a
Herrialdea Austria
Talde etnikoaLovari (en) Itzuli
HeriotzaViena, 2013ko urtarrilaren 28a (79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea eta artista bisuala
Jasotako sariak

Biografia

Kraubarth-en jaio zen (Estiria, Austria), Lovari izeneko ijito etniakoa, Lovara taldekoa, nomadak eta zaldi-merkatariak ziren nagusiki.[2] Sei seme-alabatik bosgarrena, Karl Stojka eta Mongo Stojkaren arreba, idazle eta musikariak haiek ere. Bere ama eta anai-arrebekin batera, Holokaustoa bizi izan zuen Auschwitz, Ravensbrück eta azkenik, Bergen-Belsen kontzentrazio zelaietan.[3] Atxilotua izan zenean 11 urte besterik ez zituen.[4] Bere aita Dachauko kontzentrazio esparrura bidali zuten, eta bertan hil zuten.

1938an Austria eta Alemania bat egin ziren, 1940etik 1944ra Austriako ijitoak beste arraza bat izango balira bezala erregistratzera behartu zituzten. 1945eko apirilaren 15ean Britaniar ejerzitoak askatu zituen Bergen-Belsen-en, orduan 12 urte zituen. Berrehun bat senide hil zizkioten, anai txikia barne, Ossi, naziek egin zizkioten esperimentuen ondorioz hil zen.[5]

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, bere familiak Porraimos-aren aitorpen eza bizi izan zuen Europan. Hamarkadetan zehar, Ceija Stojkak bere ijito-identitatea ezkutatu zuen bazterketarik ez jasateko, harik eta 54 urte zituela arte.[6] Orduan, sarraskiaren esperientzia margoz eta idatziz adierazten hasi zen arte.[3]

Bere lehen liburu autobiografikoa Bakartuta bizi gara. Romni baten oroitzapenek (1988), non Austriako ijito biztanleriaren aurkako nazien jazarpena azaleratu zuen. 1992an Bidaiariak mundu honetan argitaratu zuen aurrekoaren jarraipen gisa. Idazten jarraitu zuen 2012ra arte, milaka marrazki eta margolan sortuz.[7]

Haren obraren lehen erakusketa nagusia Vienako Judu Museoak antolatu zuen 2004an.[2] 2019ko azaroa eta 2020ko martxoa bitartean, Madrilgo Reina Sofia Museoak bere margolan eta tintazko marrazkien erakusketa eskaini zion "Hau gertatu da" izenburupean.[8]

Obra

  • Wir leben im Verborgenen. Erinnerungen einer-Rom Zigeunerin / "Bakartuta bizi gara. Romni baten memoriak" (1988)
  • Reisende auf dieser Welt / "Bidaiariak mundu honetan" (1992)
  • Meine Wahl zu schreiben - es Kann ich nicht (2003 - Gedichte)
  • I Diklem Suno "amets egin" (CD audioa) [9]
  • Träume ich, dass ich lebe? Befreit aus Bergen-Belsen (2005)

Sariak eta Aitortzak

  • 1993.an Bruno Kreisky Saria Wir leben im Verborgenen liburuagatik.
  • 2000.urtean Joseph Felder Saria interes orokorraren aldeko lanagatik.
  • 2001. urtean Urrezko domina merituari, Federal State of Vienna-k emana.

Erreferentziak

  1. Romani artist and Holocaust documenter Stojka dies
  2. Rudich, Julieta. (2 de febrero de 2013). Ceija Stojka, testigo romaní del Holocausto. ISSN 1134-6582..
  3. Molina, Ángela. (26 de noviembre de 2019). Ceija Stojka: memoria del genocidio nazi. ISSN 1134-6582..
  4. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  5. (Gaztelaniaz) «Viaje a las entrañas» AraInfo · Diario Libre d'Aragón 2020-01-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  6. García Flores, Ana Belén. (27 de noviembre de 2019). «Arte | Ceija Stoja: la pintora que gritó el genocidio nazi contra el pueblo gitano» RTVE.es.
  7. «Ceija Stojka. Esto ha pasado en el Reina Sofía -» PAC 2 de diciembre de 2019.
  8. «Ceija Stojka | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es.
  9. Diklem Suno (Ich Hatte Eine...). Amazon.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.