Cedant arma togae

Cedant arma togae latinezko esapidea da, "armek togari lekua utz diezaiotela" esan nahi duena.

Zizeronen bertsolerro baten lehen hemistikioa. Gobernu militarrak (arma) gobernu zibilari (togae) lekua utzi behar diola esateko erabiltzen da, gerrako .eginkizunak ez direla bakeko ekintzak edo lanak baino gehiago. Bide honetatik Zizeronek bere kontsulatu garaia goratzen du.


“Cedant arma togae, concedat laurea laudi.”

(Armek togari lekua utz diezaiotela, garaipenaren ereinotzak meritoari)

Zizeron, De officiis I, 77[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.