Cecilio Valgañón
Cecilio Valgañón González, pilota arloan Cecilio deituraz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1987ko irailaren 28a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari ziharduen, Aspe enpresarekin. 2009an profesional bilakatu baino lehen, 2008an munduko txapelduna izan zen 22 urtez beherakoen mailan, eta profesionaletan bi aldiz irabazi zuen Bigarren Mailako Binakako Txapelketa: 2012an eta 2013an. Aireko joko ikusgarria zuen, atzelarien artean ezohikoa; gehiegi arriskatuta jokaldia eginez tantoa bukatzen saiatzeko joera zuen, ordea, eta ez zuen pilota askorik atzeratzen. 2017an, Aspek ez zion kontratua berritu, eta 30 urte bete baino lehen bukatu zuen profesionaletako ibilaldia.
Cecilio | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Cecilio Valgañón González | |||
Jaiotza data: | 1987ko irailaren 28a (36 urte) | |||
Jaioterria: | Ezkarai ( Errioxa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,89 m | |||
Pisua: | 92 kg | |||
Debutatze data: | 2009ko maiatzaren 31 | |||
Debutatze pilotalekua: | Ezkarai (Errioxa) | |||
Erretiratze data: | 2017 |
Erreferentziak
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.