Cecilia Berdichevski

Cecilia Berdichevsky, jaiotzez Mirjam Tuwjasz (Vidzy, Polonia, 1925eko martxoaren 30a Avellaneda, Buenos Aires, Argentina, 2010eko otsailaren 28a) Argentinak izan zuen lehen ordenagailu handiaren lehen emakume-programatzailea izan zen eta aitzindaria informatikan. 'Noche de los Bastones' gauaren ondoren, Manuel Sadosky, Rebeca Guber eta Juan Ángel Chameroren Asesores Científico-Técnicos izeneko enpresan hasi zen lanean.[1][2][3][4][5]

Cecilia Berdichevski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMirjam Tuwjasz
JaiotzaVilnius, 1926ko ekainaren 2a
Herrialdea Argentina
HeriotzaAvellaneda, 2010eko otsailaren 27a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaQ119949112 Itzuli 1945) : Kontabilitate
Buenos Airesko Unibertsitatea
(1956 - 1960)
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea  (1961 -  1966)

Biografia

Mirjam Tuwjasz izenarekin jaio zen 1925eko martxoaren 30ean Vidzyn, Polonian, geroko Bielorrusian.[6]

Juduen aurkako etsaitasunek gora egitean, lehenbizi bere aitak, eta gero, berak lau urte zituela, Hoda amak eta biak Argentinara emigratu zuten. Han Cecilia izena hartu zuen.[6] Haurtzaroa Avellanedan eman zuen, Buenos Airesen. Aita urte gutxira hil zen eta ama gizon aberats batekin ezkondu zen berriro. 1951n, Mario Berditevsky medikuarekin ezkondu zen.

Lan ibilbidea

Berdichevskyk matematika ikasi zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko Zientzia Zehatzetako Fakultatean, eta informatikarekiko lehen hurbilketak izan zituen. Cicely Popplewell programatzaile ingelesarekin eta Ernesto García Camarero espainiarrarekin egin zituen ikastaroak. Argentinak izan zuen lehen ordenagailu handiaren lehen emakume-programatzailea izan zen.[7] Gero Mánchesterren jarraitu zuen ikasten eta 1963an Argentinara itzuli zen. Programatzailea izateaz gain, Ceciliak Zenbakizko Kalkulurako I. Lan Praktikoetako burua ere izan zen, eta irakasle titularra Manuel Sadosky zen.[8]

1962an beka bat lortu zuen Londreseko Computer Unit-eko Unibertsitatean lan egiteko, eta gero Frantzian jarraitu zuen bere lana.

Ceciliak teknologiarekin lotutako hainbat enpresatan egin zuen lan, hala nola ACT (Sadosky, Guber eta Chamero enpresa), IBIZA enpresan, eta, 1984an, Aurrezki Kutxako zuzendariorde nagusia bihurtu zen, Zenbaketa Zentroarena. Erretiroa hartu ondoren, informatikako aholkulari-lanetan aritu zen eta nazioarteko proiektu eta erakunde garrantzitsuetan parte hartu zuen, Garapenerako Nazio Batuen Programan (NBGP) kasu.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2022-03-30). «Cecilia Berdichevsky, programadora» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  2. «Cecilia Berdichevski» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Cecilia Berdichevsky BiografíayTrabajo publicado» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. Cecilia Berdichevsky. .
  5. (Gaztelaniaz) «Cecilia Berdichevsky, mi tía abuela, la primera programadora de Clementina» Todo Noticias 2021-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  6. CEMLA immigration card: TUWJASZ/MIRJAM/4/Single/POLISH/WIDZE/1930/01/07/ASTURIAS/CHERBURGO.
  7. Carlos Borches Y Raul Carnota. (8 de diciembre de 2015). Clementina, la memoriosa. .
  8. Pioneras informáticas rioplatenses. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.