Cecil Rhodes
Cecil John Rhodes (Bishop's Stortford, Hertfordshire, Ingalaterra, 1853ko uztailaren 5a - Groote Schuur, Muizenberg, Hegoafrika, 1902ko martxoaren 26a) enpresaburu ingelesa izan zen. Halaber, ekonomialaria eta politikari kolonoa izan zen, De Beers diamante-enpresaren sortzaileetako bat izanik. Enpresa horrek, oraindik ere munduko diamante gehienak —% 60— kontrolatzen ditu gaur egun. Era berean, Rhodesek Rhodesia kolonia fundatu izanagatik da ezagun, orain Zambia eta Zimbabwe lurraldeen artean dagoena.
Cecil Rhodes | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1893ko maiatzaren 4a - 1896ko urtarrilaren 12a ← Cecil Rhodes - Gordon Sprigg (en) →
1890eko uztailaren 17a - 1893ko maiatzaren 3a ← Gordon Sprigg (en) - Cecil Rhodes →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Cecil John Rhodes | ||||||||
Jaiotza | Bishop's Stortford (en) , 1853ko uztailaren 5a | ||||||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||||
Bizilekua | Kimberley | ||||||||
Heriotza | Muizenberg (en) , 1902ko martxoaren 26a (48 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Rhodes Grave (en) Gwanda | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekintzailea, politikaria, ekonomialaria, esploratzailea, kolonizatzailea eta filantropoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | anglikanismoa | ||||||||
Boerren Gerretan Rhodesek britainiarrak lagundu zituen —Kimberleyko setioan, kasu—, baina bere laguntza ez zen etekingarria izan.
Goiz hil zen, 48 urte besterik ez zituela, aneurisma bat medio.
Cecil Rhodes eta kolonialismoa
"Atzo osteratxo bat egin nuen Londresko East-Endetik [hiriburuko ekialdeko langile-auzoa] eta langabeen batzar batean izan nintzen. Eztabaida gogorrak entzun nituen. Oihu bat baino ez zen entzuten: "Ogia, ogia!". Etxean bueltan han ikusitakoa gogoratzean, lehen baino konbentzituago sentitu nintzen inperialismoaren garrantziaz (...). Maiteen dudan ideia gizarte-arazoa konpontzea da; hau da, Erresuma Batuko berrogei milioi biztanleak gerra zibil hilgarri batetik salbatzeko lur berriak konkistatu behar ditugu. Guk, kolonizatzaileok, horrela jokatu behar dugu sobran ditugun biztanleak lekutzeko eta gure lantegi eta meategietako produktuei irtenbidea emateko. Beti esan izan dut Inperioa sabeleko arazoa dela. Gerra zibila saihestu gura baduzue, inperialista bihurtu beharko duzue."
Cecil Rhodes, 1895.
Bibliografia
- (Ingelesez) «'Colonialism had never really ended': my life in the shadow of Cecil Rhodes» the Guardian 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- «Cecil John Rhodes | South African History Online» www.sahistory.org.za (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).