Cebada Gago

Cebada Gago edo Ganadería de los herederos de don José Cebada Gago Espainiako zezenketa-ganadutegi bat da. Bere egoitza Cádizko probintzian dago. Bertan hainbat esparru dituzte zezenak hazteko, tartean Medina Sidoniako "La Zorrera", Alcalá de los Gazulesko "Pozo de la Guardia" eta "Las Ventanilla", Paterna de Riverako "El Pino" eta Jerez de la Fronterako "Corteganilla".

Cebada Gago
Datuak
Izen ofizialaHerederos de Don José Cebada Gago
MotaGanadutegia
HerrialdeaEspania
Kokapen politikoa"La Zorrera" (Medina Sidonia, Cadiz)
JabeaSalvador Garcia (abeltzaina)
Sorrera1964 ekainaren 28a
https://cebadagago.es/

1964ko uztailaren 28an lortu zuten euren ganadutegi izaera, Madrilgo Las Ventas zezen-plazan zezenketa oso bat egin ostean[1]. Zezen guztiek belarritako bat dute bi belarrietan. Euren ikurrak kolore gorriak eta berdea ditu. Burdinak "M" forma du, zirkulu-erdi batekin gainean. Lehenago ikur hau Cristina Sainz de la Mazaren ganadutegiarena zen.

Sanferminak

Toreatzaileek asko estimatzen dituzte burdin honetako zezenak, eta bereziki aintzat hartzen dituzte Iruñeko Sanferminetan, denboraldi guztietan egoten baitira bertan. Entzierroa oso arriskutsua da korrikalarientzat[2].

Cebada Gagoko zezenak San Ferminetako entzierroetan izandako portaeragatik egin dira bereziki ospetsu, 1985etik ia etenik gabe parte hartzen baitute entzierroetan. Ganadutegia da, Miuraren atzetik bakarrik, Iruñeko entzierroetan gehien korritu duena. Entzierro hauetan adarkada gehien eragiten dituzten zezenak dira[3].

Erreferentziak

  1. García Sánchez, Julián Tomás. (2018). El toro de lidia español : castas fundacionales, encaste y ganaderías. ISBN 978-84-16319-66-4. PMC 1091712798. (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Muere el ganadero Salvador García Cebada» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  3. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «8 de julio: Cebada Gago, los toros que causan más cornadas» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.