Cearbhall Ó Dálaigh

Cearbhall Ó Dálaigh (Bray, Wicklow konderria, 1911ko otsailaren 12a - Dublin, 1978ko martxoaren 21a) irlandar politikari, kazetari, abokatu eta epailea izan zen. Irlandako 5. presidentea izan zen 1974tik 1976ra.

Cearbhall Ó Dálaigh


5. Irlandako Presidente

1974ko abenduaren 19a - 1976ko urriaren 22a
Erskine Hamilton Childers - Patrick John Hillery
Europako Justizia Auzitegiko epaia

1973ko martxoaren 10a - 1974ko abenduaren 19a
Chief Justice of Ireland (en) Itzuli

1961eko ekainaren 16a - 1973ko irailaren 22a
Conor Maguire (en) Itzuli - William FitzGerald (en) Itzuli
Irlandako Auzitegi Goreneko epailea

1953ko azaroaren 3a - 1973ko irailaren 22a

9. Attorney General of Ireland (en) Itzuli

1951ko ekainaren 14a - 1953ko uztailaren 11
Charles Casey (en) Itzuli - Thomas Teevan (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBray, 1911ko otsailaren 12a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaDublin, 1978ko martxoaren 21a (67 urte)
Hobiratze lekuaSneem
Heriotza modua: tronbosi koronarioa
Familia
Ezkontidea(k)Máirín Uí Dhálaigh (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity College Dublin
Saint Cronan's Boys' National School (en) Itzuli
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakepailea, politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaFianna Fáil

cearbhallodalaigh.org
Find a Grave: 213899104 Edit the value on Wikidata

Dublingo University Collegen ikasi zuen. The Irish Press-en irlanderazko editorea izan zen.

Fianna Fáil alderdiko kide izan zen eta 1930etik zuzendaritza exekutiboko kide. 1946an fiskal nagusi izendatu zuten eta 1953an Auzitegi Goreneko kide. 1973tik 1974ra Europako Justizia Auzitegiko kide izan zen.

1974an aukeratu zuten Irlandako presidente, Erskine Hamilton Childers hil ondoren. Lehendakari izan zen bitartean, irlandar hiztunen, artisten eta errepublikarren artean ospetsua izan zen. Hala ere, harreman tirabiratsuak izan zituen Taoiseacha (lehen ministroa) Liam Cosgraverekin. Auzitegi Gorenean errekurtsoak aurkeztu zituen gobernuaren zenbait legeren aurka: horietako bat, atxilotzeko epea luzatzeko legea. Atentatu batean polizia bat hil ostean, Defentsa ministroaren kritikak eta lehen ministroaren babes falta, Ó Dálaighek dimisioa eman zuen 1976ko urriaren 22an. "Erakunde gisa presidentetzaren duintasuna eta independentzia babesteko" egin zuen. Patrick Hilleryk ordezkatu zuen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.