Cava dei Servi
Cava dei Servi Siziliako hego-ekialdean dagoen labarra da, Iblei mendietan, Rosolini eta Modica udalerrien artean. Konformazio geologiko askotarikoa labar honek alternantzia batez osaturik dago: zementatutako biokalkarenitako makroforaminifero zuri-grisaxkako forma irregularreko geruzak (50 cm eta 2-3 metro arteko lodiera dutenak) eta marga-zuriko kareharri krematsua, baina gaizki finkatuta dagoena. Hau da Ragusako formazioa eta honen goiko geruza Irminio-adarra deitzen da. Behekoa, Leonardo-adarra izenekoa, ez da eskualdean azaltzen.
Cava dei servi | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Eskualdea | Modica, Comune di Ispica Sizilia |
Koordenatuak | 36°56′40″N 14°50′22″E |
Historia | |
Garaia(k) | Brontze Aroa |
Kultura | Castelluccioko kultura |
Indusketa | |
Bisitagarria | bai |
Labarra
Urak egindako higadurak Ragusa eta Sirakusa eremuetan arroila oso malkartsuak eta sakonak egin ditu, horrela sortu dira antzinatik gizakiari aterpea eman dioten labar eskuraezinak eta malkartsuak. Duela hamarkada batzuk, labarra natura-erreserba izendatu zuten, historiaurreko aztarnak kontuan hartuz.
Eremu honek, Monte Lauro mendigunetik ez oso urrun, Kobre Aroaz geroztik interesa piztu du, izan ere, Iblei eskualde osoak bezala, merkatari-aukera bikainak eskeintzen zituen sukarri-erauzteari esker. Labarraren gaineko zatian, kobazuloko bide malkartsuenetako batean, trikuharri erdi-zirkular bat dago, lauza angeluzuzenez osatua. Beste hiru trikuharriek okerrak izatean, estalitako azalera murritzagoa da eta "kupula faltsua" dute[1].
Lurrean dagoen plaka handi baten azpian (monumentuaren sabaia hau lurrean hondatu zen egitura labaingarria zelako), giza-hondarrak (hainbat hortz eta hezur) aurkitu dira, baita zeramikazko lapiko batzuk ere, Castelluccioko kulturarenak (Siziliako Brontze Aroa): giza hondarrek hilobi bat dela berretsi dute; zeramikazko zatitxo gutxi batzuen aurkikuntzaei esker, trikuharria brontzezko lehen fasean (K.a. 2200-1600) datatu da.
Tokiak, harrian zulatutako nekropoli bat izateaz gain (K.a. II. milurtekoa), trikuharri-hilerri bat du, hilobi-arkitekturarekin, Mediterraneoko eskualde askoren egiturak (Espainia, Sardinia, Puglia, Malta) gogoratzen dituena[2].
Erreferentziak
- Dolmen, prehistoric tomb. Cava dei Servi, Sicily by diegobarucco - 3D asken sarrera 2019.08.12an
- S. Piccolo, Antiche Pietre. La Cultura dei dolmen nella Preistoria della Sicilia sud-orientale , Morrone ed., Siracusa 2007, 28-35 or.
Ikus, gainera
- Tellesimo