Catherine M. Russell

Catherine Mary Russell (Jersey City, AEB, 1961eko martxoaren 4a) abokatu eta aholkulari politiko estatubatuarra da, 2022tik UNICEFeko 8. zuzendari exekutiboa da, Henrietta H. Fore ordeztuz.[1] Aurretik, Etxe Zuriko Langileen Bulegoko zuzendaria, Munduko Emakumeen Arazoetarako Estatu Batuetako enbaxadorea eta Jill Biden-en langileen buru izan da.[2]

Catherine M. Russell


Executive Director of UNICEF (en) Itzuli

2022ko otsailaren 1a -
Bizitza
JaiotzaJersey City, 1961eko martxoaren 4a (63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Thomas E. Donilon (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBoston College
George Washington University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria

Biografia

Jersey Cityn jaio eta Readingen hazi zen. Paul Russell eta Ann McCaffery ditu guraso. Boston College-n filosofian graduatu zen, magna cum laude eta George Washington Unibertsitateko Juris doktoretza jaso zuen.

Ibilbide politikoa

Alderdi demokratikoarentzat egin du lan. Lehenengo, 1984an, Walter Mondaleren lehendakaritza-kanpainaren alde, eta ondoren, 1987an, Joe Bidenen lehendakaritza-kanpainan.

2008ko lehendakaritza-kanpainan, Russell Jill Biden langile-buru gisa aritu zen eta kargu hori mantendu zuen 2013. urtera arte.

Munduko Emakumeen Arazoentzako Enbaxadore

Russell enbaxadore kargua hartzen Joe Biden eskutik 2014ko urtarrilaren 17an.

2009an, Obamak Munduko Emakumeen Arazoentzako Enbaxadore kargua sortu zuen eta 2013an iraunkorra bihurtu zen, urte horretan Bidenek Russel izendatu zuen eta 2014an kargua hartu zuen.

Sei arlo lehenetsiko zituela esan zuen izendapenaren egunean: lehenik, generoa Estatuko Sailaren alderdi guztietan kontuan hartuko zela bermatzea; bigarrenik, emakumeen parte-hartze ekonomikoa sustatzea; hirugarrenik, Emakumearen, Bakearen eta Segurtasunaren gaineko Ekintza Plan Nazionala ezartzea; laugarrenik, indarkeria politikoa Internet bidez borrokatzea; bosgarrenik, parte-hartze politikoa sustatzea; eta, seigarrenik, neskato eta emakumeen osasun eta hezkuntza sustatzea.[3]

Russell 2021eko International Women of Courage Award sarien ekitaldian 2021eko martxoaren 8an.

Ahalegin horretan, Neskak ahalduntzeko estrategia orokorra (2014) argitaratu zuen eta Estatu Departamentua, USAID, Bake Gorputza eta Milurtekoko Erronkaren Udalbatza helburu bera lortzera bideratu zituen.[4] Herrialde batek neskato nerabeen aldeko estrategia bat sortu zuen lehen aldia izanik. Russell-en gidaritzapean, Emakume Globalaren Gaietarako Bulegoak Kerry idazkariarekin lan egin zuen, 2016ko martxoan Afganistanen nerabeak ahalduntzeko programazioan 7 milioi dolar ziurtatzeko. Haren bulegoak, USAID eta UNICEFekin batera, hiru urteko programa bultzatu zuen, bost milioi dolarreko aurrekontuarekin, eskoletan genero indarkeria murrizteko.[4] Russellen lehentasunetako bat haurren ezkontza ezabatzea izan zen.[4]

Enbaxadore gisa, hamaika herrialde bisitatu zituen, besteak beste, Afganistan eta Kongoko Errepublika Demokratikoa. Russell-en lehenengo bidaia Balira izan zen, Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlana-ren jardunaldira.[5]

Biden-en administrazioa

2020ko irailaren 5ean, Biden-Harris Trantsizio Taldeko aholku-batzordeko kide gisa iragarri zen, Joe Bidenen lehendakaritzarako trantsizioa prestatzen ari baitzen.[6][7] 2020ko azaroaren 20an jakinarazi zen Russell Etxe Zuriko Langileen Lehendakaritzako Bulegoko zuzendaria izango zela Bidenek kargua hartu zuenean.[8]

UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa

2022ko otsailaren 1ean Antonio Guterresek, Nazio Batuen Idazkari Nagusiak, UNICEFeko 8. zuzendari exekutibo izendatu zuen Russell,[9] Henrietta H. Fore ordeztuz. Zuzendari bezala 190 herrialdeetako bulegoak ditu bere kargupean.[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.