Catatumbo (ibaia)

Catatumbo Hego Amerikako ibaia da. Kolonbiako Andeetako Ekialdeko mendilerroan sortzen da, Norte de Santander departamenduko Cerro de Jurisdicciones mendian (3.850 m), Ábrego udalerrian, eta Venezuelako Zulia estatuan Maracaibo lakura isurtzen da, delta bat eta zingira zabalak (Ciénaga de Juan Manuel) eratuz. Maracaibo lakuko uraren %60a Catatumbok ekarria da. 500 kilometro luze da, eta arroak 22.317 kilometro koadroko eremua hartzen du, 16.626 kilometro koadro Kolonbian eta gainerakoa Venezuelan.

Catatumbo ibaia
Río Catatumbo
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera338 km
Geografia
Map
Koordenatuak9°20′39″N 71°42′38″W
Estatu burujabe Venezuela
Venezuelako estatua Zulia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera22.317 km²
Bokalea
()
Maracaiboko aintzira

Catatumboko oinaztura

Catatumboko oinaztura Maracaibo lakuaren hegoaldean gertatzen den fenomeno atmosferikoa da. Munduko ekaitz elektrikorik ikusgarriena da, urtean, batez beste, 140-160 gauez, eta 10 orduz gau bakoitzean, ikusten ahal dena. Oinaztura ia etengabea da, 280 dirdai orduko, oso distiratsua eta isila. 40 kilometroko distantziatik ikus daiteke eta ehunka urtez lakuko itsasargi naturala izan da. Horregatik Faro de Maracaibo ere deitzen zaio[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.