Cataniako gudua (K.a. 397)
Cataniako gudua K.a. 397ko udan gertatu zen. Greziar flota-burua Leptines zen (Dionisio Zaharraren anaia), kartagotarrena, berriz, Himilkon eta Magon ziren. Dionisioren lehor-armada Cataniatik gertu zegoen guduaren artean, baina Himilkonena Siziliaren barruan, Etna inguratuz, sumendia erupzioan zegoelako. Ontziteri punikoak greziarrena suntsitu ondoren, kartagotarrek Sirakusari setio jarri zioten.
Cataniako gudua | |||
---|---|---|---|
Siziliar gerren parte bat | |||
Catanian | |||
Greziar-punikoaren maskaren nahasketa. | |||
Data | K.a. 397 | ||
Lekua | Catania, Sizilian | ||
Koordenatuak | 37°30′10″N 15°05′14″E | ||
Egoera | Greziar flotaren suntsiketa | ||
Emaitza | Kartagotarren erabateko garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Aurrekariak
Kartagok Sizilia inbaditu zuen K.a. 406an, greziarrek feniziar lurraldeetan razziak egiten zituztelako. Hasieran, Hannibal Magon kartagotar armadaren burua izan zen eta, Akragasko guduaren ostean, haren senide Himilkonek ordezkatu zuen. Kartagotarrek, K.a. 405eko udan, Akragas, Gela eta Camarina hartu eta harpilatu zituzten. Sizilian sortutako ezegonkortasun politikoak, Dionisiori ahalbideratu zion boterea eskuratzea [1] . Himilkonek eta Dionisiok K.a. 405eko bakea sinatu ondoren, kartagotarrek irlaren 3/5en zuzeneko edo zeharkako kontrola izan zuten. Bestalde, Kartagok onartu zuen Dionisio Sirakusako agintaria izango zela eta sikuloek, Messina eta Lentini hiriek independentzia lortuko zutela [2] .
Dionisio agintean
K.a. 405 eta K.a. 398 artean, Dionisiok boteretsuago izateaz gain, Sirukusako armada handitu zuen, baina K.a. 404an, Kartagorekin sinatutako ituna apurtu zuen sikuloen kontra gerra piztean. Kartagok momentuz ez zuen ezer egin, baina Dionisioren arazoak hasi ziren haren armadaren baitan matxinadak sortzean, horregatik diktadoreak Sirakusa setiatu behar zuen. Zorteari eta etsaien trebeziaren faltari esker Dionisio onik atera zen larrialdi horietatik[3]. Horren ostean, Dionisiok lurraldea handitu zuen Naxos, Catania eta Lentini hiriak menperatzean [4] . Armada sendotzeko hainbat mertzenario kontratatu zuen eta itsas-armada 200 itsasontzi berriekin indartu zuen. Sirakusa gotortu eta gero, Ortigia irla (Sirakusako jatorrizko hiria) gotortu eta Epipola lautada harreziz inguratu zuen. Dionisiok adituak kontratatu zituen arma berriak asmatzeko, hala nola, katapulta eta quinquerremeak[5][6]. Dionisiok feniziar Motia hiria eraso zuen, Siziliako mendebaldean. Lehorreko armada 80.000 oinezkoz eta 3.000 zaldunez osatuta zegoen bitartean, itsasotik oldartzeko 200 gerra-itsasontzi eta 500 garraio-itsasontzi erabili zituen hornidura eta gerra-makinak eramateko [7]. Kartagoren pean zeuden Siziliako grekoak eta sikanoak, aukeraz baliaturik, matxinatu ziren. Dionisiok Motia setiatzen zuen bitartean, bakarrik bost hirik jarraitzen zuten Kartagorekin (beste batzuen artean, Segesta, Entella, Panornus eta Solunte. Kartagok ez zuen armada finko bat Sizilian eta bakarrik 100 trirreme bidali ahal zituen Siziliara Himilkonen esanetara. Motia hiria irla batean zegoenez, laku baten erdian, Dionisiok nasa bat eraiki zuen harresietara heltzeko. Greziarrek lanean zihardutenean, Himilkonek ustegabean haien flota hartu zuen lakuaren iparraldean: itsasontzi gehienak hondoratu eta Lilibeoren inguruan ainguratuta zeuden itsasontziak suntsitu zituen Motiara irten baino lehen. Dionisio saiatu zen, katapulten bidez, Kartagoko ontziteriari eusten. Bitartean, greziarrek oholezko bide bat zabaldu zuten iparraldean, Motiaren hurbileko istmoan, 80 trirreme itsas zabalera garriatzen zituzten bitartean. Estrategia honen ostean, Himilkonen armada itsasoratu zen txikiagoa zelako. Kartagotarrek alde egin eta gero, Dionisiok Motia eraso egin zuen. Biztaleek nahiz eta erresistentzia gogor jarri, ezin zuten hiriaren sarraskia ekidin [8]. Hiria gotortu zuen konkistatu bezain pronto. Ondoren, Dionisiok 120 itsasontzi utzi zituen Erixen, Leptines anaiaren aginte pean, Segesta setiatu eta gero, Sirakusara abiatu zen negua igarotzeko.
Cataniarako bidean
Himilkonek kartagotarren errege aukeratua izan orduko, armada bat eratu zuen (50.000 soldadu inguru, 400 trirreme eta 600 garraio-itsasontzi) eta Siziliara abiatu zen[9]. Leptinesen flotak ezin zuen punikoa geratu, bakarrik 50 garraio-itsasontzi hondoratu zituen [10] . Kartagotarrak Palermon lehorreratu orduko, Erixera zuzendu ziren, traizio bati esker okupatu zutena. Himilkonek Motia eraso egin zuen eta Biton esanetara zegoen sikuloen garnizioa erraz menperatu zuen [11] . Kartagotarrek Segestako setioa altxatu ondoren Dionisio Sirakusara erretiratu zen, Himilkoni ezin ziolako aurre egin [12]. Himilkon Palermora itzuli zen eta kartagotar eskualdeak gogortu zituen. Hori egin eta gero, Liparira abiatu zen 300 gerra-itsasontzirekin eta beste horrenbeste garraiokorekin. Liparin, 30 zilarrezko talentu zergak jaso ondoren, Peloros lurmuturrera (Punta del Faro) abiatu zen[13], non armada lehorreratu baitzen. Messinako armada kartagotarren kontra borrokatzeko hiritik irten eta iparraldeko lurmuturrera abiatu zen. Orduan, Himilkonek 200 itsasontzi Messinara bidali zituen, soldaduz beteak. Hiria konkistatu eta arpilatu ondoren, grekoak eskualdeko gotorlekuetatik sakabanatu ziren. Himilkonek tarte batez saiatu zen gotorlekuak konkistatzen baina azkenean amore eman zuen nekagarria zelako [14].
Cataniako gudua hasi baino lehen
Himilkonek ez zuen Messinan base bat jarri, nahiz eta jakin bazekien itsasarteko trafikoa kontrolatu eta Messinako portuan Kartagoko ontziteri osoa gorde lezakeela. Beharbada, Himilkon dudan zegoen gai izango ote zen hiria defendatzeko, Kartagotik oso urrun zegoelako [15]. Gainera, Messinako greziar gehienak inguruko gotorlekuetan babestu zirenez, luze joko zuen haiek menperatzeak, horrek, ostera, denbora emango zion Dionisiori armada indartzeko. Kartagotarren helbururik garrantzitsuena zen Sirakusa konkistatzea. Messina, berriz, ez zen lehentasunaren bat baizik eta denbora galtzea: mertzenarioak kontratatu behar zituztelako, eta Messina eustekotan, kartagotarren armada banatu eta ahulduko zen. Bestalde, Himilkonek ezin zuen ahaztu atzean zeuden greziar gotorlekuak, arazoak sortuko lituzketeenak. Hala ere, irtenbide bakun eta argi bat aurkitu zuen [16].
Tauromenioren sorrera
Himilkonek hegoaldera abiatzean, Taurus mendian hiri bat fundatu zuen, aurretiaz sikuloak bizi zirenean[17]. Hiria sikuloekin populatu eta gotortu zuen. Fundazioa ospatzeko hainbat txori sakrifikatu zuen harrizko aldare batean. Hiritik erraza zen Messinako mugimenduak kontrolatzea, ostera, oharkabean harrapatua izatea zaila zen. Nabaria zen sikuloek Dionisio gorrotatzen zutela[18] eta, Assoruskoek izan ezik, besteek greziarrak abandonatu zituzten Himilkonen armadara pasatzeko edo etxerako bidea hartzeko. Epaminondasek estrategia bera erabili zuen K.a. 370ean Messene berreraiki eta Lazedemonian Megalopolis sortu zuenean, Esparta indarrez ezin zuelako menperatu. Honela murriztu zuen Espartako lurraldea eta boterea[19]. Himikonek, Dionisioren antzinako aliatuak lortzean, armadako atzeraguardia ziurtatu zuen, Messinako grekoen erasoetatik blokeatzeko. Geroago, kartagotarrak kostaldean zehar hegoalderantz abiatu ziren, itsasotik flota punikoak lagunduta. Dena den, Etna sumendiko eruptzio batek Naxoserako iparraldeko bidea moztu zuen. Gauzak honela, Himilkonek arriskua hartu zuen armada banatzean. Lehor-armadak Etna inguratzen zuen bitartean, Magonen flota Cataniara abiatuko zen. Han, kartagotar armadarekin elkartzeko.
Himilkonek Messinaren kontra borrokan zegoela eta Tauromenio erakitzen zuen bitartean, Donisiok greziar armada indartzeari ekin zion. Sirakusako esklabo guztiak askatu zituen 60 itsasontzi tripulatzeko. Sirakusako eta Lentiniko gotorlekuetara ere soldaduak eta hornidurak eraman zituen. Hauetariko 1.000 mertzenario Greziatik ekarritakoak ziren [20]. Horren ostean, erabaki zuen Cataniako mertzenarioak Etna hirira mugitzea[21]. Laster konturatu zen Himilkonek, Etna sumendiaren eztanda dela eta, irlaren barrualdeko bidea hartu zuela, ontziteri punikoa Cataniarantz zihoan bitartean. Orduan, iritziz aldatuz, greziar armada Cataniara zuzendu zuen, eremu horretan, behingoz, kartagotarrak irabazteko. Greziarrek 30.000 soldadu eta 3.000 zaldun zituzten. Itsas armadari dagokionez, 180 itsasontziz osatuta zegoen, gehienak quinquerremeak[22].
Aurkariak
Himilkonek, K.a. 397an, 50.000 soldadu, 400 trirreme eta 600 garraio-itsasontzi ekarri zituen Siziliara[23]. Baina irlan, 30.000 sikulo, elimo eta sikano kartagotar armadara elkartu ziren[24]. Hauetatik ez dago jakiterik zenbat utzi zituen mendebaldeko Sizilia babesteko, Liparira abiatu zenean 300 trirreme eta 300 garraio-ontzirekin. Kartagotar armada banatzean, Magonek 200 trirreme eta 300 garraio-itsasontzi Cataniarantz bideratu zituen. Dionisiok, Motia erasotzeko, 40.000 soldadu eta 3.000 zaldun bildu zituen[25], gutxienez 10.000 oinezko errekrutatu zituen hiritarren eta mertzenarioen artean[26], beharbada 40.000 greziarrez gain bazeuden sikulo eta sikanoak ere[27]. Dionisiok, K.a. 398an, Catanian gidatutako armada 30.000 soldaduz eta 3.000 zaldunez osatuta zegoen. Hauen artean sikuloak eta greziarrak zeuden. Armadaren zati batek Sirakusa eta Lentini babesten zituen. Itsasoan, Leptines, 180 quinquerremeetako eta trirremeetako flota-burua zen.
Itsas-armada punikoa
Kartagotarrekgustuko zituzten maniobra errazako itsasontzi arinak, zeinek bela bat gehiago izatean, azkarragoak ziren, nahiz eta greziarrenak baino indar gutxiago izan[28]. Kartagotar armada greziarrenarekin Motian topatu zen. Dirudienez, kartagotarrek quadrirremeak asmatu zituzten[29], halaere, ez dago jakiterik itsasontzi mota hauek K.a. 397an Catanian zeuden. Magonek, kartagotar almiranteak, arieteak ezarri zituen garraio-itsasontzietako brankan, flotaren boterea gehitzeko[30].
Greziar itsas-armada
Dionisiok K.a. 404-398 artean programa bat martxan jarri zuen ontziteria egiteko: 200 itsasontzi berri eta 110 zaharberriturik[31]. Hauetariko batzuk quadrirreme eta quinquerremeak[32]. Leptines, K.a. 398an, Motiako guduan 200 gerra-itsasontzi eta 500 garraio-itsasontzietako flota-burua zen[33]. Aurretiaz, kartagotarrek hainbat itsasontzi txikitu zituzten Sirakusan[33] eta Motian[34]. Gerren eta zahartzearren ondorioz greziar flotak, K.a. 397an, ez zituen 150 itsasontzi baino gehiago. Bestalde, Dionisiok, diru faltan zegoenez, anitz esklabu askatu zituen 60 itsasontzietan jarduteko[35]. Horrek ahalbideratu zion Cataniako gudurako 180 itsasontzi antolatzea. Dionisioren gustukoak ziren itsasontzi handiak eta indartsuak, horregatik flota quiquerremez osatuta zegoen. Honela, kartagotarrek baino tropa eta armamentu gehiago eramaten zuen.
Cataniako gudua
Kartagotar flotak abiadura moteldu zuen Himilkonen indarrekin Cataniara aldi berean heltzeko. Flotaren osaera 300 trirreme eta 200 garraio-itsasontzikoa zen. Ontziteriaren indarra handitzeko garraio-ontziak arietekin armatu zituen eta horregatik gerra-itsasontziak baino motelagoak ziren[36]. Flota punikoak Cataniara heltzean, bazekien lehorreko armadaren laguntzarik gabe ahula zela hondartzan ainguratuz gero; greziarrek gauez eraso egin zezaketelako, bestela, itsasoan geratzekotan, eguraldi txar batek itsasontziak hondora litzake. Greziar flota Cataniara heltzean, gerrarako prestatu zen, kartagotarren bila joanez. Nahiz eta greziarrek ontzi gutxiago eduki, haienak handiagoak eta indartsuagoak ziren eta barruan tropa gehiago zeramaten. Dionisiok abaintaila hauetaz baliatuz, agindu zion Leptinesi kartagotarrak erasotzeko. Hori ikusita, Magonek ontziteri punikoa itsas zabalera eraman eta gerra-lerroan jarri zuen[37]. Leptinesek 30 itsasoririk onenak aukeratu orduko, kartagotar lerroaren kontra jo zuen. Bitartean, gainontzeko itsasontziak saiatzen ziren harekin kontaktua ez galtzen. Hasieran, Leptinesek nahasketa sorrarazi zuen kartagotarren artean, eta lortu zuen zenbait itsasontzi hondoratzea edo txikitzea. Hala ere, kartagotar flota handiago zenez, greziarrak inguratu zituen haien maniobrak ekiditeko eta gero abordatzeko. Leptines ikustean gudua galtzen ari zela, itsas barrura abiatu zen gainontzeko greziar flota buruzagirik gabe utziz. Greziar tropak handiagoak baziren ere, kartagotarren pean erori ziren nahasketaren erruz. Kartagotarrek txalupak jarri zituzten uretan greziar marinelak hiltzeko edo harrapatzeko. Dirudienez, 20.000 gizon baino gehiago hil ziren eta 100 itsasontzi galdu[38].
Ondorioak
Greziarrek jasandako porrota dela kausa, Dionisioren egoera txarra zen. Behin greziar ontziteria garaituta, Magonek aukera zuen Sirakusa konkistatzeko, Messinan egin zuten moduan, baina Dionisiok Himilkonen lehorreko armada irabaztekotan, Magonek ontziterirako babesleku bat bilatu beharko zuen. Hala ere, Dionisio beldur zen, erabakia hartzen zuen bitartean, Sirakusan arazo politikoak izango ote zituen. Bestalde, greziarrak prest ez zeudenez Sirakusan setio bat pairatzeko, Dionisiok nahiago zuen kartagotarrekin armak neurtzea. Edonola ere, ohartu zenean kartagotar flota Sirakusarantz zihoala, Catania utzi zuen eta hiri horretara abiatu zen[39]. Gauzak honela eta eguraldi txarraren erruz, Magonek kostaldera eraman behar zituen itsasontziak. Horrek greziar erasoetatik ontziteria egoera ahulean jartzen zuen [40], baina hori gertatu baino lehenago, Dionisioren tropa Sirakusarantz abiatuta zen, greziar flotaren enparauak kostaren paraleloan lagunduta. Greziar aliatuek ere ez zuten gogoko Sirakusan setio bat pairatzea, horregatik desertzio egin zuten kartagotarrak tokiko gotorteluetan itxaroteko[41]. Himilkon Cataniara heldu zen guda gertatu baino bi egun beranduago [42], horrek flota punikoa lasaitu zuen. Himilkonek eta Magonek adostu zuten egun batzuetako atsedenaldia hartzea, matxuratutako itsasontziak konpontzeko eta greziarrei harrapatutakoak egokitzeko. Bitartean, Himilkon alperrik saiatu zen Etnako kanpaniar tropak kartagotarren aldera pasa zitezen [43]. Cataniako garaipenaren ondoren, kartagotarrek Sirakusa setiatu zuten K.a. 397an. Horren ondorioz, greziar flota ahuldu zen eta armadan ere anitz desertzio sortu ziren.
Erreferentziak
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 163.-172. or.
- CHURCH, Alfred J., Carthage, 45. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 174. or.
- FREEMAN, Edward A., Sicily, 160.-165. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 174-178. or.
- https://en.wikipedia.org/wiki/Hellenistic-era_warships#Quinquereme
- CHURCH, Alfred J.: Carthage, 47. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 179-183. or.
- CAVEN, Brian: Dionysius I, 107-108. or.
- CHURCH, Alfred J.: Carthage, 51. or.
- Diodoro Sikulo, 14. 55
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 183. or.
- FREEMAN, Edward A.: Sicily, 173. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 184. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 184. or.
- HART, B.H.: Liddle, Strategy, 2. argitarapena, 15. or.
- Diodoro Sikulo: X. IV. 59
- Diodoro Sikulo, X. IV. 90
- HART, B.H.: Liddle, Strategy, 2. argitalpena, 15. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 184. or.
- FREEMAN, Edward A.: Sicily, 175. or.
- Diodoro Sikulo: 14. 59-14. 62
- CAVEN, Brian: Dionysius I, 107. or.
- Diodoro Sikulo: X. IV. 54
- CAVEN, Brian: Dionysius I, 93. or.
- KERN, PAUL B.: Ancient Siege Warfare, 178. or.
- Diodoro Sikulo: X. IV. 47
- WARRY, John: Warfare in the Classical World, 97. or.
- PLINIO: Natural History 7. 207.
- Diodoro Sikulo: XIV. 59
- FREEMAN, Edward A.: History of Sicily Vol. IV, 62. or.
- Diodoro Sikulo: XIV. 42.
- Diodoro Sikulo: XIV. 49
- Diodoro Sikulo: XIV. 50
- Diodoro Sikulo: XIV. 58
- Diodoro Sikulo: 14.60
- CHURCH, Alfred J.: Carthage, 53. or.
- CHURCH, Alfred J.: Carthage, 53-54. or.
- KERN, PAUL, B.: Ancient Siege Warfare, 185. or.
- CHURCH, Alfred J.: Carthage, 54-55. or.
- KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 185. or.
- FREEMAN, Edward A.: Sicily, 176 or.
- CHURCH, Alfred J.: Carthage, 55. or.
Kanpo estekak
- Diodorus Siculus, G. Boothek itzulita (1814) Liburu osoa(Googlek eskaneaturik).