Catalunya en Comú
Catalunya en Comú (euskaraz: «Katalunia elkarrekin»; Cat en Comú edo CatComú, baita Els Comuns edo Comuns modura ezagunak) 2016ko abenduaren 19an aurkeztutako[1] eta 2017ko urtarrilaren 29an sortutako Kataluniako alderdi politikoa da, ezkertiar eta subiranista, baina ez-independentista.[2][3] Sorrera-momentuan Barcelona en Comú (BComú), Equo, Esquerra Unida i Alternativa (EUiA), Iniciativa per Catalunya Verds (ICV) eta Podem alderdiek CatComú sortzen bazuten ere, Podem-ek alderditik alde egin zuen handik gutxira.[4] Gainera, zenbait plataformen (Plataforma Guanyem, Hipotekak Kalteturikoen Plataforma edo PAH eta Procés Constituent) eta Unidas Podemos-en oniritzia dauka ere.
Catalunya en Comú | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | En Comú |
Mota | Kataluniako alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | subiranismoa, Ekologismoa, sozialismoa, globalizazio alternatiboa eta errepublikanismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Kidetza | Progressive International (en) |
Honen parte | Catalunya en Comú-Podem, En Comú Podem, En Comú Podem-Podem en Comú, Q118523814 eta Sumar |
Espainiako Senatua 0 / 262 Espainiako Diputatuen Kongresua 5 / 350 Kataluniako Parlamentua 6 / 135 Europako Parlamentua 0 / 705 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Candela López Tagliafico (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2017ko urtarrilaren 12a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Egungo Bartzelonako alkatesak, Ada Colau-k, bultzatutako proiektua da.[5] Alderdiaren kongresu fundazionala 2017ko apirilaren 8an gertatu zen, Un País en Comú izen probisionalpean (euskaraz, Herrialde bat Komunean).[6] Hala, urte bereko apirilaren 22ra arte ez zen Catalunya en Comú izena erabaki, hiritarrek bozka elektronikoaren bidez egungo izena erabaki zutenean.[7] Kongresu fundazional bertan, Ada Colau-k Kataluniarako erreferendum baten beharraren defentsa argi utzi zuen:[5]
« | "[Kataluniarako erreferenduma] beti babestu dugu eta erreferendumaren alde lan egingo dugu; subiranotasuna herriarena da eta hala konpondu beharko da, hautetsontziekin. | » |
Ada Colau (2017) |
Diskurtso berdinean, sektore publikoko murrizketen aurkako proposamen politiko berri bat defendatu zuen ere, premiazko moduan, "fiskalitate justu eta feminista" bat lortzeko helburuarekin.[5]
2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan Podem alderdiarekin batera aurkeztu zen, Catalunya en Comú-Podem koaliziopean.[8][9] 2021eko hauteskundeetan, berriz, En Comú Podem siglapean aurkeztu ziren, bi alderdi berdinen koalizioa bada ere.[10]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Los 'comunes' buscan ser fuerza "ganadora" en su manifiesto fundacional» El Mundo 2016-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- «Registro de Partidos Políticos» sede.mir.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- (Gaztelaniaz) infoLibre. (2016-12-19). «Un País en Comú se constituirá en abril impulsado por 117 promotores, entre ellos Xavier Domènech» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- (Gaztelaniaz) Ríos, Daniel. (2017-03-29). «La dirección de Podemos Cataluña rompe con el partido de Colau a tres días del inicio de las primarias» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- (Gaztelaniaz) «Colau insta a los comunes a “no mirarse el ombligo” y superar las siglas» La Vanguardia 2017-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- (Gaztelaniaz) EFE. (2016-12-16). «Un País en Comú, nombre provisional de la nueva formación de Ada Colau» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- (Gaztelaniaz) «Catalunya en Comú, nombre definitivo del partido de Ada Colau» La Vanguardia 2017-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- https://web.archive.org/web/20210116050919/https://portaldogc.gencat.cat/utilsEADOP/dogc2/dogc_es.pdf
- (Gaztelaniaz) «Domènech liderará CatComú-Podem acompañado de Alamany, Albiach, Ribas y Nuet» La Vanguardia 2017-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- Press, Europa. (2020-12-28). «Catalunya en Comú y Podem reeditan el acuerdo para ir juntos a las elecciones del 14F» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).