Catalunya Lliure

Catalunya Lliure (Katalunia Askatuta euskaraz), 1989ko ekainean sortua, hautes-koalizio independentista kataluniarra zen Europar Batasuneko Parlamenturako hauteskundeetan aurkezteko. Moviment de Defensa de la Terra-PSAN eta Front Nacional de Catalunya alderdiak hartzen zituen eta 19.586 boto lortu zituen. 1989ko abenduan Herrialde Katalanak eta langile katalanen batasuna eta bidezko borrokatzeko eskubidea eskatzen zuen. Bere buruzagiak Josep Guia, Salvador Balcells eta Jordi Moners ziren.

1991an Kataluniarentzako Konstituzio aurreproiektua aurkeztu zuen, hurrengo urteetarako koalizioaren politikaren norabidea markatuko zuena. Gainera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen hainbat herritan eta Vilamateko alkatetza lortu zuen, hala ere, urte horretako amaieran, koalizioaren militantziaren zati handi bat koalizioa utzi eta ERCn sartu zen. Ondorioz, koalizioa ahulduz joan zen eta Kataluniako hauteskundeetan 5.600 boto besterik ez zituen lortu. 1995eko amaieran, PSAN koalizioa uztea erabaki zuen eta gainontzekoak PUAn sartu ziren, koalizioa desagertuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.