Castro Urdiales

Castro Urdiales (ofizialki, Castro-Urdiales; montañesez: Castru[1][2]) Kantabriako (Espainia) ekialdeko udalerri bat da, Bizkaiarekiko mugan kokatua. 2006an 30.000 biztanle zituen, eta 96,7 kilometro koadro ditu.

Castro Urdiales
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaIván González Barquín
Izen ofizialaCastro-Urdiales
Posta kodea39700
INEk ezarritako kodea39020
HerriburuaCastro-Urdiales
Geografia
Koordenatuak43°23′04″N 3°12′54″W
Map
Azalera96.72 km²
Altuera19 m
MugakideakLiendo, Guriezo, Turtzioz, Artzentales, Sopuerta eta Muskiz
Demografia
Biztanleria33.225 (2023)
116 (2022)
alt_left 16.203 (%48,8) (%47,8) 15.866 alt_right
Dentsitatea343,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBukraa, Jerez de la Frontera, Aire-sur-l'Adour, Cabourg eta Fraga
MatrikulaS
castro-urdiales.net

Izena

Lehenengo hitzari buruz (castro) zalantzarik ez dago: latinezko castrum («gaztelu») du jatorri. Bigarrenari buruz, aldiz, ez dago ziurtasunik. Hipotesi batek zioen balizko hordeales izenetik («garagardiak») eratorria dela, erroa latinezko hordeum («garagar») izanik; hala ere, Valeriano Yarza Urquiolak seguruagotzat jotzen du jatorria ondorengo hau izatea: Fortunalis antroponimoa, gehi -icus, -ici atzizki genitiboa (Urduliz toponimoaren jatorri bera). Hartara, erromantzean bide hau egina luke toponimoak: *(F)ortu(n)alic(i) > *Ortualiz > *Urdualiz > *Urdialis > Urdiales. Horrenbestez, toponimoaren esanahia litzateke «Fortunalisen gaztelua».[3]

Federiko Krutwigek, Vasconia liburuan, Castro Urdiales Urdialaitz izenez aipatu zuen. Txillardegik, Euskal Herria Helburu liburuan, Castro Urdializ toponimoa euskal toponimotzat aipatu zuen. Euskaltzaindiak, hala ere, ez du bi exonimo hauek hobesteko gomendiorik eman, eta euskaraz hizkuntza ofizial propioaren araberako izenak erabili ohi direla aipatzen du[4].

Geografia

Castro Urdialesek honako udalerri mugakideak ditu: Liendo mendebaldean, Muskiz ekialdean, Sopuerta hego-ekialdean, Turtzioz eta Artzentales hegoaldean, Guriezo hego-mendebaldean eta Bizkaiko golkoa iparraldean.

Herriak

Hau da udalerriko herrien zerrenda. Gaztelaniazko izen ofizialaren ondoren, kantabrierazkoa (gaur egun gutxi erabilia):

Historia

Castro Urdialesen jatorrizko izena Portus Amanus izan omen zen, samaniar autrigoien hiri nagusia zena.[5] 74an, Vespasianoren agintaldian, erromatarrek bertan kolonia bat ezarri eta Flaviobriga izena eman zioten, ziur asko eskualdean zegoen burdina ustiatzeko eratu zuten[6]

1163an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Logroñoko Forua eman eta hiribildu bilakatu zen. Gaztelak iparraldeko Europarako portu moduan erabili zuen.

1813ko maiatzaren 11n, Iberiar Penintsulako Gerran, Soulten frantziar armadak hiribildua erre egin zuen, baina laster berreraiki zuten. 1879an trenbidea hara heldu eta asko hazi zen.

Demografia

Bilakaera demografikoa
190019101920193019401950196019701980199020002009
14.19112.46311.78612.41811.96311.64611.98812.40112.91213.59418.71931.670

Politika

2007ko udal hauteskundeak

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeak
AlderdiaBotoak %Zinegotziak
PSC-PSOE 3880 28,11 % 7
PP-C 2909 21,07 % 5
AxC 2862 20,73 % 5
PRC 1845 13,37 % 3
IU 745 5,40 % 1

Eraikinak

Castrourdialestar ospetsuak

Herri eta hiri senidetuak

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Estudio toponímico de Castru / Castro Urdiales» Proyeutu Depriendi 2019-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  2. (Gaztelaniaz) eldiariocantabria.es. (2019-05-30). «L’Ahuntamientu de Castru lanza una encuesta a los vicinos pa midí-la demanda d’un ‘euskaltegi’» eldiariocantabria.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  3. (Gaztelaniaz) Yarza Urquiola, Valeriano. (2015). «Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia» Fontes Linguae Vasconum 120: 345–384..
  4. Euskal Herri inguruko exonimoak, Euskaltzaindia
  5. Solana Sainz, J.M.. (1977). Flaviobriga (Castro Urdiales). Santander: Universidad de Valladolid-Centro de Estudios Montañeses.
  6. Echevarría, Javier. (1954). Recuerdos Históricos Castreños. Editorial Maxtor ISBN 84-95636-91-3..
  7. «Una biografía de Ramón de la Sota reinvidica la obra del empresario» El País 1999-3-14.
  8. «El legado cántabro de Eladio Laredo» El Diario Montañés 2008-1-7.
  9. www.galeon.com. Biografía de Leonardo Rucabado. .
  10. Ataulfo Argentaren webgune ofiziala. .
  11. 102municipios.com. Personajes destacados de Castro Urdiales en Cantabria. .
  12. www.castrofutbolclub.com. Peru Zaballa, deportividad y juego limpio. .
  13. amediavoz.com. Fragmentos de algunas obras de Lorenzo Oliván. .

Ikus, gainera

  • Kantabriako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.