Castlerea
Castlerea (irlanderaz An Caisleán Riabhach), Irlandako Roscommoneko konderriko bigarren herria da. 3.055 biztanle ditu (2011).
Castlerea An Caisleán Riabhach | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°46′00″N 8°30′00″W |
![]() | |
Altuera | 82 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 2.970 (2016) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
Irlanderazko An Caisleán Riabhach izenak "Gaztelu margotua" edo "Gaztelu zikindua" esan nahi du. Baliteke irlanderaz An Caisleán Rí izatea ere, orduan "erregearen gaztelua" esan nahiko luke.
Historia
XVII mendean ingelesek O'Conor familiari lurrak kendu eta Theophilus Sandfordek eskuratu zituen. Hauen gaztelua bota eta Castlerea etxea eraiki zuen 1640 inguruan. Sandfordtarrek destilategi bat ireki zuten eta herriaren garapena ekarri zuen honek. XIX mende bukaerarako Castlerea herriak bazituen 1.146 biztanle, astero egiten zuen merkatua eta urtean lau feria antolatzen zituen, baina herritarrak ez zeuden gustora Sandfortarrekin eta XX mendea hastearekin batera lurrak berreskuratu zituzten.
Ondasun nabarmenak
- Clonalis etxea: 1878an eraikitako etxea. O'Conortarren 60 generazioren inguruko margolanak daude bertan.
Hiritar ezagunak
- Douglas Hyde (1860-1949), Irlandako presidentea (1938-1945)