Castillo Suarez
Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1976ko ekainaren 11) euskal idazle, Euskara teknikaria toki-administrazioan, filologo eta euskaltzain osoa da.[1]
Castillo Suarez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Castillo Suárez García |
Jaiotza | Altsasu, 1976ko ekainaren 11 (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zituen Euskal Filologiako lizentzia ikasketak. Sakanako Mankomunitatean euskara-teknikari ari da lanean 2003tik aurrera. Zenbait komunikabidetan kolaboratzaile aritu izan da, esaterako Argia aldizkarian eta Berria egunkarian.[2][3]
Beste literatura arloen artean, olerkigintzan dihardu, eta 2010ean Ebelina Mandarina obrarekin Zarautzeko Udalak antolatutako XXVIII Lizardi Saria irabazi zuen.[4] Helduentzako narrazio laburretan ere aritu izan da, eta, adibidez, 2014an Peru Abarka album ilustratuaren lehiaketaren irabazlea izan zen, Zerua berun lanari esker.[5]
Literaturan aritzeaz gain, hizkuntzalaritzan aritua da. 2016an euskaltzain urgazle izendatu zuten.[6]
2017. urtean, Azkue Fundazioak antolatutako 'Blogetan!' lehiaketan, Castillo Suarezen 'Iparraldeko neska' bloga saritu zuten Kultura kategorian.[7]
Euskaltzaina
Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2016ko apirilaren 29an eta 2022ko irailaren 30ean Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran euskaltzain oso izendatu zuten Patxi Zabaleta ordezkatzeko[8] eta 2023ko uztailaren 1ean Sarrera hitzaldia irakurri zuen Altsasun, Akademiaren barne-arauek agintzen duten moduan.[9]
"Maitasunaren botanika" izeneko sarrera-hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan zituen gogoan Castillo Suárezek. Euskal poesia garaikidetik hainbat liburu eta egile hautatu zituen, hala nola, Jose Luis Otamendi, Harkaitz Cano, Jon Gerediaga, Igor Estankona, Rikardo Arregi Díaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Amaia Lasa eta Bernardo Atxagaren poemak hautatu zituen, bere bizipen pertsonalekin eta landareekin kateatu dituenak.[9] Castillo Suarez aspaldi da poeta botanikaria.; neguak, arbolek, oro har naturako elementuek indar handia dute haren literatur obran.[10]
Miren Agur Meabek gutunen bidez eman zion erantzuna. Poetikari eta estetikari buruzko gogoeta intimo modura planteatuta, poeta nafarraren gai batzuk aipatu zituen —galera, bakardadea, maitasuna, mina, langintza, erresistentzia...— eta harremanetan jarri zituen mundu zabaleko beste idazle batzuen pasarteekin, Emily Dickinsonekin, esate baterako.[9]
Lanak
Poesia
- Amodio galduak, Iruñeko Udala, 1999.
- Bitaminak, Iruñeko Udala, 2000.
- Iragarki merkeak, Arabako Foru Aldundia, 2000.[11]
- Mugarri estaliak, Susa, 2000.[12][13]
- Madarikazioa, Arabako Foru Aldundia, 2003.[14]
- Spam poemak, Elkar, 2004.[15]
- Bala hutsak, Elkar, 2006.[16]
- Souvenir, Elkar, 2008.[17]
- Ebelina Mandarina, 2009.[18]
- Urtebetetze festa, Elkar, 2012.[19]
- Irautera, Elkar, 2019.[20]
- Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria).[21]
- Alaska, 2023
Haur literatura
- Ebelina Mandarina (Erein, 2010) Lizardi saria jaso zuen,
Sariak eta errekonozimenduak
Ikus, gainera
- Zerrenda:Nafarroa Garaiko idazleak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. «Suárez García, Castillo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
- «Argiako egilea: Castillo Suarez» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
- Suarez, Castillo. «Castillo Suarez» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
- Vasco, Diario. «XXVIII. Lizardi Saria Castillo Suarez nafarrarentzat. diariovasco.com» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- interaktiboa, 2011 iametza. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- «Sei euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak» Berria 2016-04-30.
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'Poesia ulertu beharrik ez dago, emozioa da'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- «Castillo Suarez euskaltzain oso izendatu dute» Berria 2022-09-30 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- Euskaltzaindia. (2023-07-01). «Poesia garaikidea protagonista Altsasun Castillo Suárez euskaltzainaren Sarrera-hitzaldian» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
- Rey Gorraiz, Uxue. (2023-07-02). «Castillo Suarezen poetika eta botanika» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
- ), Suarez, Castillo, (1976-. (D.L. 2000). Iragarki merkeak. Arabako Foru Aldundia, Kultura Saila = Diputación Foral de Alava, Departamento de Cultura ISBN 8478214267. PMC 863165711. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Suarez, Castillo. (2012). «Mugarri estaliak - Susa literatura - Poema guztiak irakurgai» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
- ), Suarez, Castillo, (1976-. (2000). Mugarri estaliak. Susa ISBN 8486766095. PMC 863165079. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ), Suarez, Castillo, (1976-. (2003). Madarikazioa. Arabako Foru Aldundia, Kultura, Gazteria eta Kirol Saila = Vitoria ISBN 8478215727. PMC 863165370. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ), Suarez, Castillo, (1976-. (L.G. 2004). Spam poemak. Elkar ISBN 8497831187. PMC 863168247. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ), Suarez, Castillo, (1976-. (2006). Bala hutsak. Elkar ISBN 8497833503. PMC 863174741. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Castillo., Suarez,. (2008). Souvenir. Elkar ISBN 8497835654. PMC 907420239. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Castillo., Suárez,. (2012). Ebelina Mandarina. Erein ISBN 9788497465670. PMC 932814937. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- 1976-), Suarez, Castillo (. (2012). Urtebetetze festa. Elkar ISBN 9788490270080. PMC 920284080. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Sarasola, Ainhoa. «Galeraren ostean iraun dutenez» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
- Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
- Castillo, Suárez,. (D.L. 2011). Nobio bat nire amarentzat. Elkar ISBN 9788497839761. PMC 776364261. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Castillo., Suarez,. (2011). Muxurik nahi?. Mezulari ISBN 8427132565. PMC 907434670. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Castillo., Suárez,. (2015). Agur, agur!. Erein ISBN 9788497469340. PMC 932810965. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- «Iruzkinak Castillo Suarez» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 53orr..
- Castillo, Suárez,. (D.L. 2016). Paxkalin. Elkar ISBN 9788490275535. PMC 953002715. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- «Iruzkinak Paxkalin. Castillo Suarez» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 35.zkia (2017ko ekaina) 49 orr..
- Castillo, Suárez,. (2017). Nemo : kapitainaren azken bidaia. Erein ISBN 9788491092001. PMC 1055862738. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- «Nemo Kapitainaren azken bidaia.Xabier Etxaniz» CLIJ (280): 64..
- «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 54 orr.
- Berria.eus. «Castillo Suarez saritu dute 'Blogetan!' lehiaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Castillo Suarez |
- Castillo Suarez, wegbune pertsonala
- Iparraldeko neska bloga Berrian.
- «Castillo Suarez», Literaturaren Zubitegia.
- Castillo Suarez. Euskal Poesiaren ataria
- Castillo Suarez Garcia Inguma datu-basean
- Castillo Suarez Euskal Idazleen Elkartea (EIE)
- Elkarrizketa Argian
- Castillo Suarezi elkarrizketa BERRIA egunkarian (2019.10.06) "Gauza asko eskatzen zaio idazleari, idazteaz gain"