Castelo Branco
Castelo Branco Portugalgo ekialdeko hiria eta izen bereko barrutiaren hiriburua da. Erdialdeko eskualdeko Hegoaldeko Beira Interior azpieskualdean dago. 1.438 km²ko azalera du eta 2011n 56.109 biztanle zituen[1].
Castelo Branco | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo barrutia | Castelo Branco | ||
Posta kodea | 6000 | ||
Herriburua | Castelo Branco | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°49′22″N 7°29′35″W | ||
![]() | |||
Azalera | 1438.16 km² | ||
Altuera | 319 m | ||
Mugakideak | Oleiros (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 56.109 (2011) | ||
Dentsitatea | 39,01 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1213 (egutegi gregorianoa) | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Plasencia, Cáceres eta Puławy | ||
cm-castelobranco.pt |
Historia
Kastro erromatar-lusitaniar batengandik jaso du izena, Castra Leuca ("kastro zuria"), Colina da Cardosa muinoan kokaturik zegoena. Populazioa muinoaren maldatan pilatuz joan zen.
Dena dela Tenpluaren ordenak lurraldea 1182an eskuratu zuen arte ez da askorik ezagutzen inguru honetaz. Fernandes Sanches nobleak Vila Franca da Cardosa herria eman zien tenplarioei. 1213an forua eskuratu zuen eta gaurko Castelo Branco izena hartu zuen. Inozentzio III.ak 1215ean baieztatu zuen. Tenplarioek gaztelua eraiki zuten eta harresiz inguratu zuten hiria.
1642an hiriburu bihurtu zen eta 1771 urtean hiria. 1881ean diozesiaren egoitza bihurtu zen. Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak dira hiriaren erakargarri turistiko nagusia.
Fregesiak
|
|
Klima
Castelo Brancok uda beroko klima mediterraneoa dauka, Csa Köppen klima sailkapenaren arabera[2].
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.8 | 14.0 | 18.0 | 18.6 | 22.3 | 27.3 | 32.1 | 31.6 | 27.3 | 21.0 | 15.7 | 12.5 | 21 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.9 | 9.6 | 12.7 | 13.1 | 16.8 | 21.0 | 25.0 | 24.4 | 21.3 | 16.3 | 11.7 | 9.0 | 15.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.9 | 5.2 | 7.5 | 8.0 | 11.2 | 14.6 | 17.9 | 17.2 | 15.2 | 11.6 | 7.7 | 5.6 | 10.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 108.0 | 58.7 | 36.9 | 58.1 | 65.1 | 25.2 | 8.9 | 8.4 | 36.5 | 105.5 | 118.8 | 128.2 | 758.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.6 | 10.6 | 7.3 | 12.3 | 11.5 | 5.8 | 2.8 | 2.6 | 7.8 | 12.5 | 12.4 | 14.3 | 112.5 |
Iturria: Instituto de Meteorología, IP Portugal. 1971-2000 bitarteko prezipitazio eta tenperatura datuak Castelo Brancon[3] |
Ondasun nabarmenak
- Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak
Iruditegia
- Castelo Brancoren ikuspegia.
- Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak.
- Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak.
- Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak.
- Artzapezpikuaren etxearen arkua.
- Gaztelua.
- Gurutzea.
Erreferentziak
- 2011ko erroldaren emaitzak: Castelo Branco Ine.pt
- Atlas climático ibérico Aemet.es
- Hilabeteko batez bestekoak - Castelo Branco, POR (portugesez). (Noiz kontsultatua: 2012ko urriak 23).
Kanpo estekak
- (Portugesez) Udal Ganbararen webgunea