Castelluccioko kultura

Castelluccioko kultura (K.a. 2300-1700) Siziliako Brontze Aroko adierazpenik garrantzitsuena da. Kultura hau, izen bereko udalerritik hartu zuen izena, Noto eta Sirakusaren artean dagoena. Paolo Orsik, XIX. mendeko arkeologoak, toki horretan egin zuen lan[1]. Kultura honen izena Luigi Bernabò Brea arkeologoak asmatu zuen ohartzean, Siziliako Brontze Aroan, zenbait eskualdetan homogeneotasuna zegoela. Periodo luze horretako, kontuan hartuz eskualdea eta aldia, lau fase aurkitu dira. Kultura Trapani kostaraino heldu zen, baina Tirreniar itsasoko kostan eragina izan gabe, han Rodio-Tindari-Vallelungako kultura gaiendu zelako.

Castelluccioko kultura
[[Fitxategi:|285px]]
Castelluccioko kulturaren hilobi baten atetila.
Datuak
Eskualdea Sizilia
Historia
GaraiaK.a 2300-1700
Garaia(k)Brontze Aroa
KulturaCastelluccioko kultura

Kronologia

Castelluccio kulturako aztarnarik antzinenak Muculufako[2] tokian (Agrigento) aurkitu dira. Hauen data K.a. 2169koa da (zehaztasun hori lortu da karbono-14 metodoari esker). Ordura arte zehaztu den antzinena heladiko-erdi-berria zen, K.a. 1800-1400 artekoa[3].

Hedapen geografikoa

Castelluccioko kultura Sizilian barrena zabaldu zen. Herrixkak barneko aldean kokatu ziren, mendien magaletan. Halare, batzuk aurkitu dira Etna mendiaren inguruan, 1.000 metroko itsas mailako garaieran. Faserik antzinena Simeto ibaiaren luzeran dago, Adrano eskualdean, castellucciano etneo deitutakoa. Askotan, Biancavillako labazko haitzuloetan agertzen da eta Catanian, San Giovanni de Galermo eta Barrera-Canalicchio auzoetan ere[4]. Estiloko fase heldua Siziliako hego-ekialdean agertzen da: Monte Casale; Cava d'Ispica; Pachino; Niscemi; Cava Lazzaro; Noto eta Rosolinitik hurbil; Santa Febroniako labarrezko bizantziar eskualdean[5], Palagonian; Monte Manganellon; Piazza Armerinaren ondoan; Cuddaru d' Crastu udalerrian (Tornabé-Mercato d'Arrigo) Pietraperziatik hurbil, han gotorleku baten hondakinak daude, zenbaitetan, harrietan induskaturik. Nahiz eta itxura ezberdinekoa izan, Agrigentoko eskualdean nabari daiteke, Monte Granden eta Sabucinan, Caltanissettaren hurbil. Manfria herrixkak, Gelaren ondoan, Castelluccioko kokaleku baten itxura du, hamarreko txabolaz osaturikoa. Hauetariko batzuk eliptikoak ziren, adibidez, Castelluccio di Noto edo Sabucinakoak.

Cava d'Ispicako hilobiak

Castelluccio kulturako kokalekuak

Kultura materiala

Castelluccion, txabola biribil multzo bat aurkitu da, historiaurreko herrixka bat osatzen zuena[6]. Horrek bidea eman zuen zeramika mota bat bereizteko, lerro ilunekin dekoraturik atzealde hori-gorrizka baten gainean, zenbaitetan zuriarekin batera. Honetaz gain, zati askotan, apaingarri geometrikoak daude. Baso-itxurezko oin handiko bazinak eta harea-erlojuzko itxura duten edalontziak agertu dira. Usuak dira zizelkatutako hezurrak, hezur globularrak izenekoak. Arkeologoen ustez, botozko idoloak dira. Horien antzekoak Maltan eta Troian II eta III fasetan azaleratu dira. Lehenengo aldiko armak harrizkoak ziren, aizkorak, berriz, basaltozkoak edo harri berdezkoak. Gerora, brontzezko tresnak agertu ziren kokaleku berriagoetan.

Castelluccioko hilobien diseinua

Ehorzketa

Hildakoak haitzuloetan kokatzen ziren. Hauen aurregela itxita zegoen harri batekin, non irudikatuta zeuden kiribilezko sinboloak, koitori zegokien motiboak (bizitzaz eta heriotzazko zikloa nabarmentzeko) Sirakusako eta Ragusako eskualdeetako hilobiek aurrealde monumentaletan pilarrak dituzte. Siziliako hainbat tokitan, garai bereko trikuharriak agertu dira. Haen funtzioa lur-ematekoa da, baina ez dira Castelluccioko kulturakoak[7].

Ekonomia

Comiso udalerrian aurkitu da Castelluccioko estiloko edalontzi bat, etnako itxurakoa, garai bereko beste objektuen artean. Horrek adierazten du merkataritza-bide bat zegoela Siziliako hego-ekialdeko biztanleen eta Paternò, Adrano eta Biancavillakoen artean. Biancavillakoak adituak ziren itxura ezberdinetako hilobiak eginez, haien lurraldean basalto-harria oso gogorra zelako. Hauek hilobi-ganbarak erabiltzen zituzten baita labaren mugimenduak egindako kobak ere. Meatze-lanak ugaritu ziren Ragusa aldean: mailu basaltikoekin tunelak egiten zituzten sukarria ateratzeko. Material honekin estimu handiko tresnak egiten ziren. Castelluccioko azken fasean, (K.a. XVII.-XVI. mendeen artean) nabaritzen da Egeoko zibilizazioarekin kontaktuak zeudela, beirazko eta metalezko tresnak agertzen direlako sirakusar nekropolietan.

Erreferentziak

  1. SPOTO Salvatore: Sicilia antica: Castelluccio e l'Età del bronzo. 1. oharra, 51 or.
  2. IANNI, Filippo:La Muculufa Santuario: considerazioni tecnologiche, morfologiche e stilistiche sulle classi vascolari e lo stile di MuculufaKontsultatutako URL 2019.02.13
  3. HURÉ, Jean: Storia della Sicilia dalle origini ai giorni nostri, 12 or.
  4. Cfr. Sebastiano Tusa, o.c.
  5. MANISCALCO, Laura: or. La necropoli delle Coste di S.Febronia presso Palagonia, Kokalos 39-40, 1993-1994, 881-900 or.
  6. Estilo zeramiko baten izen-emailea da, K.a. 2200-1800 artekoa, in SPOTO, Salvatore: Sicilia antica, 323 or.
  7. PICCOLO, S.: op. cit.

Bibliografia

Castelluccioko zeramika
  • CASTELLANA, Giuseppe: La Sicilia nel II millennio a.C., Palermo, Salvatore Sciascia Editore, ISBN 88-8241-130-3.
  • HURÉ, Jean: Storia della Sicilia dalle origini ai giorni nostri, Brugherio (MI), Brancato Editore, 2005, ISBN 88-8031-078-X.
  • PICCOLO, Salvatore: Antiche Pietre. La cultura dei dolmen nella Preistoria della Sicilia sud-orientale, Morrone Editore, 2007, ISBN 978-88-902640-7-8.
  • SPOTO, Salvatore: Sicilia antica, Roma, Newton Compton Ed., 2002, ISBN 88-8289-750-8.
  • TUSA, Sebastiano: La Sicilia nella preistoria, Palermo, Sellerio Editore, ISBN 88-389-1440-0.
  • TRIGILIA, Melchiorre: La Cava d'Ispica: archeologia storia e guida, Ispica, 2011
  • VOZA, Giuseppe: Nel segno dell'antico, Arnaldo Lombardi Editore, ISBN 88-317-2606-4.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.