Castelluccio di Noto
Castelluccio di Noto Sirakusako probintziako toki arkeologiko bat da, Noto eta Palazzolo Acreide udalerrien artean[1]. Castelluccioko kultura homonimoari eman zion izena.
Castelluccio di Noto | |
---|---|
Hilobi baten atetila | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Syracuse |
Italiako udalerri | Noto |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 36°57′37″N 14°56′13″E |
Historia | |
Garaia | K.a. XIX.-XV. arteko mendeak |
Kultura | Castelluccioko kultura |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1891 |
Azalpena
Paolo Orsi arkeologoak aurkitu zuen tokia, eta hau K.a. XIX. eta XV. mendeen artean datatu zen, beraz, italiako Brontzeko lehen aldian. Adituek habitatutako eskualdeen planoa identifikatu dute, irteera harrokatsu batean kokaturik, gotortutako akropoli moduko bat eta nekropolia.
Nekropoliak grotticella[2] artifizialezko 200 hilobi baino gehiago ditu, malda handiko Cava de la Signora harrobietako hormetan induskaturik. Harrigarriena Printzearen hilobia da, zeinen egitura lau sasipilarez eratuta dagoen[3].
Tokian, zeramikazko materia ugari aurkitu da, gaur egun Sirakusako Paolo Orsi Museo Arkeologikoan. Honetaz gain, agertu dira brontzezko aurkikuntzak eta hilarriak, espiralezko sinboloekin.
Erreferentziak
- SPOTO, Salvatore: Sicilia Antica: Castelluccio e l'Età del bronzo, 51 or.
- Grotticcellako hilobia edo labea, harrian induskatutako hilobiak dira. Gehienbat Sizilian Brontze Aroan zehar hedatu zena. Haren itxurak labe baten antza du.
- Monumental prehistoric tomb from Castelluccio by diegobarucco - 3D model. 2019.05.18an kontsultaturik.
Bibliografia
- NICOLETTI, Fabrizio Nicoletti (2000): Indagini sull'organizzazione del territorio nella facies di Castelluccio, in Sicilia Archeologica, 98. zbk.
- VOZA, Giuseppe: Nel segno dell'antico, Arnaldo Lombardi Editore, ISBN 88-317-2606-4
- TUSA, Sebastiano: La Sicilia nella preistoria, Sellerio editore, ISBN 88-389-1440-0
Ikus, gainera
- Casteluccioko kultura
- Monte Grande (Palma di Montechiaro)
- Polizzelloko gune arkeologikoa
- Thapsosko kultura
- Italiako historiaurrea
- Italiako antzinako herriak
- Siziliako historiaurrea
- Sizliako antzinako herriak
Kanpo estekak
- Tokiko orria, in hermes-sicily.com. 2019.05.21ean kontsultaturik
- Il villaggio preistorico di Castelluccio ed i suoi dintorni, in lafrecciaverde.it. 2019.05.21ean kontsultaturik
- Tokiko iruditegia, in siciliafotografica.it. 2019.05.21ean kontsultaturik
- Piccolo, Salvatore (2018). Bronze Age Sicily. Ancient History Encyclopedia. 2019.05.21ean kontsultaturik.
- Zinema 2019.05.21ean kontsultaturik.