Castelló de la Ribera

Castelló de la Ribera Valentziako Erkidegoko udalerria da, Ribera Alta eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Toponimoaren inguruko eztabaidaren ondorioz izen ofiziala Villanueva de Castellón da. valentzieraz historian zehar erabili diren beste bi izen Castelló de Xàtiva eta Vilanova de Castelló dira.

Castelló de la Ribera
Castelló
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakRibera Alta
AlkateaHorte Gómez Llacer (en) Itzuli
Izen ofizialaCastelló
Jatorrizko izenaCastelló
Posta kodea46270
INEk ezarritako kodea46257
HerriburuaCastellón (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°04′41″N 0°30′45″W
Map
Azalera20.3 km²
Altuera30 m
MugakideakAlberic, Beneixida, Carcaixent, Gavarda, Manuel, Sant Joanet, La Pobla Llarga, Senyera, Xàtiva eta La Llosa de Ranes
Demografia
Biztanleria6.891 (2023)
−41 (2022)
alt_left 3.575 (%51,9) (%50,4) 3.474 alt_right
Dentsitatea339,46 bizt/km²
MatrikulaV
Hizkuntza ofizialakatalan
castellosom.es…

2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.686 biztanle zituen.

Izenaren gaineko gatazka

Toponimo ofiziala, epaitegien barruko eta kanpoko eztabaida ugariren ostean, gaur egun Villanueva de Castellón da; Udalak errealitate hori aipatzen badu ere, bere web orrian Castelló herri izena ere erabiltzen du.[1] Hor ez da Vilanova de Castelló agertzen, bai ordea AVLk argitaratutako jentilizio zerrendan[2].

Herriaren izena eztabaida gogorra bihurtu da XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran, jarrerak politizatuz eta muturreraino eramanez. Erabiliena eta herri izena "Castelló" zenez horixe ofizial bihurtzea proposatu zen alde batetik, "de la Ribera" herri homonimoekin bereziteko gehituta; gainera hiribildu (vila, villa) tituluak jatorri borbonikoa zuela ere irizten diote. Beste aldean Valentziako Erkidegoko eskuina, eskuin muturra eta sektore antikatalanistak proposamen honen kontrako jarrera azaldu zuten eta Valentziako Generalitatean PPk eta Unió Valencianak zuten boterea probetxatuz Villanueva de Castellón ofizial bihurtu zuten. Horren ondorioz urte gutxitan herriak izen ofizial asko izan du[3].

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Valentziako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Geografia
Valentziako Erkidegoa
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.