Cassius kondea
Cassius kondea (arabieraz: kumis Qāsī) VIII. mendeko baskoi edo bisigodo jatorria zuen euskal aitonen semea zen, Banu Qasi leinua sortu zuena.
Cassius kondea | |||
---|---|---|---|
715 - - Fortun ibn Qasi → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Cassius Fortunius | ||
Jaiotza | Toledoko Erresuma bisigodoa, ? | ||
Herrialdea | Toledoko Erresuma bisigodoa | ||
Heriotza | Al Andalus, VIII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | banukasitar | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gudaria eta politikaria | ||
Izengoitia(k) | Kumis Qasi | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna islama |
X. mendeko muwallad historialaria Ibn al-Qutiyyaren arabera, Cassius kondea Islamera 714an bilakatu zen omeiarren mawali (bezero) bihurtua. Hassan ibn Yassar al-Hudhaliri esker, Zaragozako qadi zena, bilakatu zen, Abderraman I.a penintsulara ailegatu zeneko garaian. Horrela, omeiarrek Hispania konkistatu zutenean, bere lurrak eta botere politikoa mantendu zuen. Bilakatu eta gero, Banū Qāsī arabierazko abizena hartu eta Damaskora joan zen zuzenean omeiar kalifa zen Al-Walid I.ari leialtasuna zin egiteko.
XI. mendeko Ibn Hazm historialariak adierazi zuen bere semeen zerrenda:
- Fortun
- Abu Tawr
- Abu Salama
- Yunus
- Yahya
Banu Qasi leinua zuzenean Fortunetik, Cassius kondearen seme handiengatik zetorren.
Musulmanak ailegatu zirenean, Cassiusek Tutera, Tarazona, Borja eta, seguru asko, Ejea barnean zituen eskualdea zuen kontrolpean.
Hala ere, historialarien artean badago eztabaida ea Cassius kondea benetan existitu zenentz. Alde batetik, Cassius izena ez da beste inork erabilia garai hartan. Ibn al-Qutiyyak Banu Qasien jatorria idatzi zuenean, genealogia fidagarria baino omeiarren garaietako handi nahikeria izan zitekeen, konkista legeztatzeko balio zuten istorioak.