Casimir Funk

Casimir Funk, Kazimierz Funken ingelesezko itzulpena, (Varsovia, 1884ko otsailaren 23a - New York, 1967ko azaroaren 19a) biokimiko poloniar bat zen, Bitamina kontzeptuaren lehen aldiz formulatzeagatik ezaguna, verak vital amines deitu zituenak.

Casimir Funk

Bizitza
JaiotzaVarsovia, 1884ko otsailaren 23a
Herrialdea Polonia
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaAlbany, 1967ko azaroaren 20a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaBernako Unibertsitatea 1904) doktoretza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta kimikaria
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Arroza marroia jaten zuen jendeak xehatuta jaten zuenak baino babes gehiago zuela beri-beri gaixotasunaren aurka esaten zuen Christiaan Eijkman holandarraren artikulu bat irakurri ondoren, honen eragile zen substantzia isolatzen saiatu zen eta 1912an lortu zuen. Substantziak amina talde bat zuelako, bitamina deitu zuen (geroago B1 bitamina bezala ezaguna izango zena). Beste hainbat gaixotasun sendatzeko bitaminak erabil zitezkenaren hipotesia bota zuen. Geroago beste nutrigai batzuen existentzia frogatu zuen: B1, B2, C eta D. Hormonen, diabetesaren, ultzeraren eta minbiziaren eremuko bilaketei ere ekarpen handia egin zien.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Casimir Funk Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.