Casilda Manrique de Luiando
Casilda Manrique de Luiando Hurtado de Mendoza (Urduña, 1597 – Madril, 1670eko abuztuaren 26a) Espainiako nobleziarekin harremana izan zuen dama bizkaitar bat izan zen, Madrilgo Austriatarren gortean karguak izan zituena, lehenbizi Elisabet erreginaren dama gisa, eta Mariana Austriakoa erreginarena, biak ala biak Felipe IV.a erregearen emazteak. Hain zuzen ere berak seme ez-legitimoa izan zuen Filipe IV.a erregearekin: Karlos Fernando Austriakoa (Madril 1639 – Guadix 1696).[1]
Casilda Manrique de Luiando | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1597 |
Heriotza | 1670eko abuztuaren 26a (72/73 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | lagun egiteko andrea |
Biografia
Bizkaiko 16. mendeko noblezia boteretsuan zituen arbasoak Casildak. Aitaren aldetiko aitona Otsoa Luiandokoa izan zuen, karguak izan zituena Karlos V.aren eta Filipe II.aren gortean, eta Mendoza familiako Casilda Hurtado de Mendozarekin ezkondu zena.
Nerabe zelarik ezkondu zen, 13 urterekin Juan Ortiz de Luiando alargunarekin. Hiru haur izan zituen Juanekin, Diego, Frantziska eta Josef; baina Juan senarra 1623an hil zen. 26 urterekin hiru seme horien eta Alfontso semeordearekin geratu zen alargun, eta 1633 bitartean Urduña eta Gasteiz artean bizi izan zen.
1634an Madrilera bizitzera joan zen, gortera, Madrilgo Errege-Alkazarrean bizi izan zen, Filipe IV.ak Elisabet erreginaren Zaindari eta Ohorezko Andere izendatu zuelarik, eta bere alaba Frantziska dama menina tituluaz hornitu zuten. Alfontso semeordea eta Diego semea ere Elisabeten menino izendatu zituzten. 1639an Casilda ume batez erditu zen eta ez zen dudarik izan Filipe IV.a zuela aita. Haurra, Karlos Fernando, urrutira bidali zuten haz zezaten, Flandriara. Baina 1641ean gortera itzuli zen eta mendean zehar karrera egin zuen gorteko noblezian.
1642 eta 1649 urteen artean Casilda eta Frantziska alaba gortearen bidaliak izan ziren Austrian, non Filipe erregearen arreba Maria Ana enperatriza zen. Enperatriza hil zelarik haren alaba Mariana Austriakoaren zaindari bilakatu zen. Hau Baltasar Karlos Espainiako oinordekoarekin ezkontzekotan zegoela ematen zuen, baina Baltasar gazterik hil zen, eta aldiz, Mariana Austriakoari beste ezkontza bat antolatu zioten: bere osaba Filipe IV.arekin, Baltasarren aitarekin. Vienatiko bidaia handi bat antolatu zen Madrilera 1648-1649, eta hartan Marianaren zaindari gisa joan zen Casilda. Mariana erregina bihurturik, bere dama nagusi gisako karguaz jarraitu zuen Madrilen Casildak. Urte gutxiren buruan, 1653an, hil zen Casilda gaixotasunez.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «7 hijos ilegítimos de Felipe IV» el barroquista 2015-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko Wikipediako «Casilda Manrique de Luyando y Hurtado de Mendoza» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-07-14ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.