Casilda Ampuero
Casilda Ampuero Gandarias (San Vicente de la Barquera, 1906ko maiatzaren 28a - San Vicente de la Barquera, 1978) idazle eta eleberrigilea, karlismoari lotuta frankismoarekin bat egin zuen eta 1938 eta 1939 urte artean Fronteen eta Ospitaleen Delegaritza Nazionala zuzendu zuen.
Casilda Ampuero | |||
---|---|---|---|
1938ko uztailaren 1a - 1939ko urtarrilaren 1a ← María Rosa Urraca Pastor | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Vicente de la Barquera, 1906ko maiatzaren 28a | ||
Heriotza | 1978 (71/72 urte) | ||
Familia | |||
Aita | José Joaquín Ampuero y del Río | ||
Ezkontidea(k) | José Enrique Varela | ||
Familia | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
Bizkaiko familia aberats eta nabarmen batean jaio zen, karlismoari lotutakoa. Izan ere Casilda Gandarias Durañona eta José Joaquín Ampuero y del Ríoren alaba, José María Ampuero, Durangoko alkatearen iloba eta Pedro Pascual Gandariasen iloba izan zen.[1][2] Familia enpresa desberdinetan parte hartu zuen, besteak beste, Bizkaiko Labe Garaiak, Banco Urquijo, Bilbao-Vizcaya, diario Nervión, Portland, Hispano-Suiza eta Euskal Herriko trenbideen eraikuntzan.[1]
Eleberrigintza
Gaztetatik idatzi zituen artikuluak egunkarietan, baina ezaguna egin zen batez ere idatzi zituen eleberriengatik.[3] Bere obrek testuinguru hurbila deskribatu zuten, Entre viejos muros Espainiako Gerra Zibilean kokatzen da, La Ley del Silencio ordea, gerraondorengoan. Bere eleberririk nabarmenena El Brigadier de los pájaros izan zen.[3]
Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegaritza Nazionala
1938 eta 1939 urte artean Casildak Fronteen eta Ospitaleen Laguntzarako Delegaritza Nazionala zuzendu zuen, erakunde karlista, frankismoaren aldekoa, Urraca Pastor ordeztuz.[4][5] Erakundeak tirabira handiak izan zituen Pilar Primo de Riveraren Sección Femeninarekin.[6]
1941ean José Enrique Varelarekin, general eta ministro frankista, ezkondu zen Durangon.[7] Bikoteak bi seme-alaba izan zituen, José Enrique Varela, Varelako II. markesa,[8] eta Casilda Varela Ampuero, Paco de Lucía gitarjolearekin ezkondu zena.[9][5]
1977an sortutako Nacional Francisco Franco fundazioaren sortzaileetako bat izan zen Ampuero anderea.[10]
Genealogia
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Paco de Lucía, el genio del flamenco pobre que se casó en secreto con la hija de un general franquista» ELMUNDO 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- «100 urte Jose Maria Ampuero hil zela. Baina, nor zen?» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) Romero, Allande. (2023-03-31). «Casilda Ampuero Gandarias» Cantabria (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- Guerra Civil. Casilda Ampuero Gandarias, delegada nacional de Asistencia de Frentes y Hospitales.. .
- (Gaztelaniaz) Barreiro, Cristina. (2023-09-14). «Una boda insólita: ¿la hija de un general laureado con un genio del flamenco?» El Debate (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) Delgado Bueno, María Beatriz. (2009). La Sección Femenina en Salamanca y Valladolid durante la Guerra Civil. Alianzas y rivalidades.. Universidad de Salamanca.
- (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2016-11-01). «1941 Boda del ministro del Ejército, Varela» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2013-05-10). «Fallece a los 69 años José Enrique Varela, hijo del general Varela» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) «Paco de Lucía, el genio del flamenco pobre que se casó en secreto con la hija de un general franquista» ELMUNDO 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- Directorio de Fundaciones. Protectorado de Fundaciones Culturales. Ministerio de Cultura., 175 or..