Cascais

Cascais Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Lisboako barrutian kokatuta dagoena. 2006ko erroldaren arabera, udalerriak 185.279 biztanle zituen.

Cascais
Cascais
Portugalgo udalerria
Cascaiseko ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alkatea
Lisboa
Lisboa Handia
Lisboako Barrutia
Sorrera1364
Posta kodea2750
Geografia
Koordenatuak38°41′49″N 9°25′14″W
Map
Azalera99 km²
Altuera0 m
MugakideakOeiras eta Sintra
Demografia
Biztanleria206.479 (2011)
Dentsitatea1.783 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia214
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakAtami, Vitória, Santana (en) Itzuli, Biarritz, Wuxi, Gaza, Xai-Xai, Guarujá, Bolama (en) Itzuli, Campinas, Karşıyaka (en) Itzuli, Sausalito (Kalifornia), Ungheni, Salvador da Bahia, Sal (en) Itzuli, Viseu, Sinaia (en) Itzuli, Pampilhosa da Serra, Miami Beach, Lavreotiki Municipality (en) Itzuli, Irpin, Essauira eta Butxa
http://www.cm-cascais.pt www.cm-cascais.pt

Bestalde, udalerri honetan Portugalgo turismogune garrantzitsuenetako bat den Estoril herria kokatzen da.

Etimologia

XIII mendean Monte de Cascas (oskolen muinoa) izena zuen, izan ere moluskuak oso ugariak baitziren bere uretan.

Geografia

Tajo ibaiak sortzen duen estuarioaren mendebaldeko muturrean kokaturik dago hiria eta lau freguesia ditu:

  • Alcabideche
  • Carcavelos
  • Cascais eta Estoril
  • São Domingos de Rana

Historia

Paleolito garaiko aztarnak aurkitu dira baina neolito garaian sortu ziren lehenengo asentamendu jarraituak. Erromatarrek bi villae eraiki zituizten bertan Freiria eta Casais Velhos, eta hainbat eraikin gehiago ere egin zituzten, tartean arrainak gatzatzeko lantegi bat. Arabiarrek ere hainbat toponimo utzi zituzten bertan.

Sintrako udalerriaren barnean herrixka bat sortu zen XII mendean eta XIII menderako Lisboa arrainez ornitzen hasi zen. Aberastasun honi esker 1364an Sintratik banatu zen eta jauntxo feudal batek gobernatu zuen bertan, berehala Cascaiseko markesa bihurtu zena. Honentzako gaztelua eraiki arazi zuen Fernando I.ak.

Erdi Aroan Cascais arrantza, itsas-merkataritza eta nekazaritzatik bizi zen eta ardoa, oliba olioa, zekaleak eta fruitak ekoizten zituen. Kokapena zela eta, Lisboako babes sisteman ere estrategikoa bihurtu zen, eta 1488an Joanes II.ak gotorleku bat altxatu zuen. 1580an espainiarrek konkistatu zuten Cascaisko gotorlekua eta Portugalek Espainiarekin bat egin zuen harik eta 1640an berriz banatu ziren arte. Orduan gotorlekuari atal berriak erantsi zizkioten babesa handitzeko eta Nossa Senhora da Luz izena eman zioten.

1755eko Lisboako lurrikarak hiriaren zati handi bat suntsitu zuen. 1774an Pombalgo markesak Carcavelosko ardoa komertzializatzeko babes neurriak hartu zituen eta arile lantegia ere ezarri zuen. Hurrengo urteetan ordea Cascaisen garrantziak behera egin zuen.

Luis I.ak 1870an bere udako erresidentzia bertan ezartzea erabaki zuen eta hiriarentzako bultzada handia izan zen. 1878an Portugalgo lehen herria izan zen argi-indarra izaten eta Lisboa eta Sintrarekin lotzen zuten errepideak hobetu zirenez kasinoa, zeze-plaza eta kirol lehiaketak iritsi ziren. Azkenik 1889an trenbidea ere iritsi zen eta Portugalgo fmilia noble ugarik etxea eraiki zuen bertan. 1896an laborategi ozeanografikoa eraiki zuen Karlos I.ak.

XX mendean Estorilgo kasinoa eraiki zen eta turismoarentzako bultzada berria izan zen. Bigarren Mundu Gerran herrialde neutrala izanik, Europako errege etxe askok deserrirako egoitza ezarri zuten bertan, besteak beste Espainia, Italia, Huingaria eta Bulgariako errege etxeek.

Turismoa

Portugalgo turismo leku ezagunenetakoa da. Hondartza ugari ditu, golf zelaiak eta yate kaia ere bai. Surfa, windsurfa, kitesurfa eta belauntziak ere jarduera ohikoak dira Cascaisen.

Nazioarteko tenis eta moto lehiaketak egiten dira eta Formula 1-eko Sari Nagusia ere jokatu izan da bertan. Azkenik Estorilgo kasinoa Europako handienetako bat da.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
6 052 5 679 9 463 22 932 59 617 141 498 153 294 170 683 206 429

Iruditegia

Hiritar ezagunak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.