Casamance

Casamance Senegalgo hego-mendebaldeko eskualde historiko eta naturala da, Casamance ibaiak zeharkatzen duena. Iparraldean Gambiarekin du muga eta hegoaldean Ginea Bissaurekin. Senegalgo mapari begiratuta oso bereizia ageri da eskualdea, ez bakarrik Gambia estatuak banatzen du, baizik eta Gambiatik igarotzen den ibai handiak (Gambia izenekoa halaber) ere.

Casamance
 Senegal
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak13°00′55″N 15°19′04″W
Demografia

Administratiboki hiru eskualdetan dago zatiturik: Ziguinchor - Basse Casamance - , Sédhiou - Moyenne Casamance - eta Kolda - Haute Casamance -. Hiri handiena Ziguinchor da.

Diola etnia da nagusi bertan, fetitxearen kultura bizi duen herria.

Gatazka separatista

Sakontzeko, irakurri: «Casamanceko gatazka»

1982. urtetik gatazka armatua egon da Casamancen, independentzia eta nortasun propioarekiko errespetua aldarrikatzen dutelarik bertakoek. Diola etniarekin lotuta dago nagusiki mugimendu hori. Diolak kristauak edo animistak dira nagusiki, eta Senegalen oro har musulmanak dira nagusi. Era berean, hizkuntzaz ere, wolofera delarik lingua franca Senegaleko gehiengoan, Diola hizkuntza propioaz aparte, kreolera portuges bat mintzatzen da Casamancen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.