Casa Torreko markesgoa
Casa Torreko markesgoa Felipe V.a Espainiakoak Juan José Ovejas Díez-i 1731an emandako noblezia-titulua da.
Casa Torreko markesgoa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | markesgoa |
Herrialdea | Espainia |
Karguaren titularra | Juan José Ovejas Diez |
Casa Torreko markesak
Titularra | Aldia | |
---|---|---|
Espainiako Felipe V.ak sortua | ||
I | Juan José Ovejas Díez | 1731-1732 |
II | Juan José Ovejas Loaisa | 1732-1786 |
III | Francisco Ovejas Blanco | 1786-1793 |
IV | Juan José Ovejas Frías-Salazar | 1793-1833 |
V | Magdalena Ovejas Chavarri | 1833-1851 |
VI | Lázaro Lizana Ovejas | 1851-1886 |
VII | Jose Maria Lizana de la Hormaza | 1886-1911 |
VIII | Luis María Lizana de la Hormaza | 1911-1915 |
IX | Pedro M. Hualde Lizana | 1915-1944 |
X | Angel M. Hualde Goizueta | 1944-1998 |
XI | José Mª Hualde eta Ruiz de Gamiz | 1998-egun |
Casa Torreko markesen historia
- Juan José Ovejas y Díez (Igea, 1682ko martxoaren 19a - 1732ko maiatzaren 4a) jatorri kaparea bazuen ere ez zen gizon dirududa, Ameriketara emigratu zuen eta han militarki, ekonomikoki eta politikoki gora egin zuen. Aricako, Txile, korrejidore izendatu zuten eta kargu horri esker hainbat sektore kontrolatu eta dirutza irabazi zuen, besteak beste, zilarrezko meategiak, merkataritza, nekazaritza eta abeltzaintza. 1723an bere jaioterrira itzuli zen, Igeara. Lur-eremu handiak hartu zituen eta ospea emango zion jauregia eraiki zuen.[1] Kokapen sozial eta ekonomiko horri esker, 1731an Felipe V.a Casa Torreko markesatua eman zion,[2][3] Casta Torreko I. markesa bihurtuz.[4] María Isabel de Loaisa y Valdesekin ezkondu zen, haien semea zen Juan Josék titulua jaso zuen oinordean.
- Juan José Ovejas Loaisa (Arica, 1715 – Igea, 1786), Casa Torreko II. markesa. Bi aldiz ezkondu zen, Manuela Blanco Alonso eta Josefa Frías-Salazar Castejónekin. Lehenengo ezkontzatik sortutako semeak hartu zuen titulua.
- Francisco Ovejas Blanco (1741 – 1793), Casa Torreko III. markesa. Ez zuen ondorengorik izan eta aitaren bigarren ezkontzatik sortutako anaiak hartu zuen titulua.
- Juan José Ovejas Frías-Salazar, (1749 – 1833), Casa Torreko IV. markesa. Josefa Chavarri Morrón-Galdeanorekin ezkondu zen. Haien alabak hartu zuen titulua.
- Magadalena Ovejas Chavarri, (Los Arcos, 1784 – Arnedo, 1851), Casa Torreko V. markesa. Francisco Marcelino Lizana Martínez de Artiedarekin ezkondu zen, Robresko jauna.[5][6] Haien semeak titulua eskuratu zuen.
- Lázaro Lizana Ovejas, (Arnedo, 1805 – Bilbo, 1886), Casa Torreko VI. markesa. María Josefa de la Hormaza y del Puenterekin ezkondu zen, Santurtziko Casa Torre edo Hormaza jauregian bizi zena.[7] Haren semeak titulua eskuratu zuen:
- José María Lizana de la Hormaza, (Durango, 1843 – Anberes, 1911), Casa Torreko VII. markesa. Politikari, enpresaburu, idazle eta abokatu bizkaitar garrantzitsua izan zen. Besteak beste, Bilboko zinegotzi eta alkate izan zen. Enpresaburu gisa, Durangaldean industria-elkarte berriak sortu edo haietan parte hartu zuen. Gainera, Historiaren Errege Akademiako kide izan zen. Dolores Chávarri Salazarrekin ezkondu zen, Portugaleteko familia goi burgeskoa. Bikotea Santurtziko Casa Torre edo Hormaza jauregiko erreformatzaile nagusia izan zen. Ondorengorik egon ezean, bere anaiak hartu zuen titulua.[8]
- Luis María Lizana de la Hormaza, (Bilbo, 1851 – Santurtzi, 1915), Casa Torre VIII. markesa. Ez zuen ondorengorik izan eta bere ahizparen semeak jaso zuen titulua. Ordutik, markesgoa leinuz aldatu zen, Lizana izatetik Hualde izatera (Iruritan zuten jatorria).[9]
- Pedro María Hualde Lizana, (Irurita, 1882 – Zaragoza, 1944), Casa Torreko IX. markesa. Medikuntza ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean eta Parisko Sorbonan, Iruritan jardun zen.[10] Consuelo Goizueta Iñarrarekin ezkondu zen eta haien semeak titulua eskuratu zuen.
- Ángel María Hualde Goizueta, (Madril, 1921 – Irurita, 1998), Casa Torreko X. markesa. Maria Aránzazu Ruiz de Gámiz eta Zuluetarekin ezkondu zen, Casa Anguloko III. kondearen eta Torre Antigua de Orúeko III. kondesaren alaba, eta Monte Claroseko XVI. markesaren biloba, Santa Rosa de Limako III. markesa eta Ulzurrungo I. markesa. Bere semeak titulua eskuratu zuen.
- José María Hualde Ruiz de Gámiz, (1967 – egun), Casa Torreko XI. markesa.
Erreferentziak
- «ARTE. PALACIO DEL MARQUÉS DE CASA TORRE» Ayuntamiento de Igea.
- «Santurtzi y la gallina de los huevos de oro» Santurtzi Historian zehar Blog de Genealogía, Heráldica e Historia local.
- El marqués de Casa Torre sólo disfrutó un año del título por el que luchó toda su vida. 28 de mayo de 2007.
- «Juan José Ovejas Díez» Real Academia de la Historia.
- «Historia de Robres» Ayuntamiento de Robres del Castillo.
- Ascendencia de don Pedro Sopranis y Arriola Lizana. .
- «Casa Torre Jauregia. Historia de la Casa Torre» Serantes Kultur Aretoa.
- «El escudo de los Lizana en el palacio de Casa Torre» Santurtzi Historian Zehar.
- El Palacio Jauregia de Irurita se abre como ‘hostal con historia’. 17 de septiembre de 2017.
- Un hidalgo del siglo XXI. 13 de Julio de 2011.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.