Carvajal jauregia

Carvajaleko jauregia Cáceres (Extremadura, Espainia) hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen Erdi Aroko etxea da. Cáceresko Alde Zaharreko eraikin garrantzitsuenetariko bat da.[1]

Carvajal jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′29″N 6°22′12″W
Map
    Carvajaleko dorrea.

    Historia

    Carvajal leinua XV. mendean heldu zen Cáceres hirira. Haien jatorria Cáceresko probintziako Plasencian zeogen. Jauregia hiriko eraikin erlijioso garrantzitsuaren ondoan altxatu zuten, Santa María elizaren ondoan, alegia. XIX. mendean jauregiak sute gogor bat pairatu behar izan zuen. Horregatik, "etxe errea" izenarekin ere ezagutzen zaio. Gaur egun bertan turismoa eta eskulagintza bultzatzeko Cáceresco Patronatuaren egoitza dago.

    Deskribapena

    Pizkundeko eta gotikoko elementuak ditu. Fatxada nagusia granitozko harlanduez egina dago. Atarian erdi puntuko arkua ikus daiteke. Deigarria da, bestetik, Carvajal familiaren armarria. Jauregiari itsatsita dorre biribil bat dago; haren inguruan espekulazio asko zabaldu dira, besteak beste, arabiar jatorrikoa dela eta, baita ere, Cáceresco Fratreek erabili zutela. Gauza da dorrea jauregia baino zaharragoa dela, XIV. mendekoa eta Carvajal familiak altxatu zuen lehenengo eraikina izan zela. Toki berean, aurretik beste dorre bat zegoen. Jauregia XV. mendean egin zen.[2]

    Bisitak

    Gaur egun barrualdea bisita daiteke, barruko dependentziak, patioa eta lorategia. Lorategian 300 edo 400 urte izan ditzakeen pikondo erraldoia dago.

    Erreferentziak

    Kanpo loturak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carvajal jauregia Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.