Cartas marruecas

Cartas marruecas (euskaraz: marokoar gutunak) José Cadalso espainiar idazlearen gutun nobela bat da. Nobela protagonistek elkarri bidalitako gutunez osatzen da, 90 gutun inguru dituelarik. Hauen bitartez, egileak garaiko Espainiako gizartearen kritika zorrotza egiten du, noblezia, hitzartutako ezkontzak eta baita beste hainbat kontzeptu kritikatuz.

Cartas Marruecas
Liburuaren 1796ko edizioa
Datuak
IdazleaJosé Cadalso (1774)
Argitaratze-data1789 (entregaka El Correo de Madrid egunkarian) 1793 (Sanchako inprentan)
GeneroaGutun-eleberria
Jatorrizko izenburuaCartas Marruecas
HizkuntzaGaztelera
HerrialdeaEspainia Espainia
Orrialdeak90 gutun

Pertsonaiak

Pertsonaia nagusiak hiru dira: Gazel, Ben-Beley eta Nuño. Lehenengo biak atzerritarrak dira, marokoarrak, zehazki. Gazel Espainiara heldutako enbaxadorea da, eta Ben-Beley Marokon geratu den bere maisua. Nuño, berriz, espainiarra eta kristaua, Gazelen laguna eta gida espainiar gizartean. Cadalsok bi marokoarren ikuspuntua erabiltzen du, aurreiritzirik gabea, Espainiako gizartea eta bere ohiturak kritikatzeko.

Edukiak

Gutun gehienak Gazelek Ben-Bely-ri bidalitakoak dira, nahiz eta badauden Ben-Beley-ek Gazeli, honek Nuñori eta Nuñok Gazel eta Ben-Beleyri idatziak daudenak. Gutun gehienetan, Gazelek bere maisuari espainiar ohiturak kontatzen dizkio, askotan zentzugabeak iruditzen zaizkionak. Zerbait ulertzen ez duenean, bere lagun Nuñori eskatzen dio azaltzeko, baina azkenean, hau ere ohitura edo kontzeptu zentzugabea dela konturatzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.