Carrigaline
Carrigaline (irlanderaz Carraig Uí Leighin) Irlandako hegoaldean dagoen Cork konderriko bigarren hiria da. Cork hiritik 14 kilometro hegoaldera dago eta 14.775 biztanle ditu (2011). Owenabue ibaiak zeharkatzen du hiria.
Carrigaline Carraig Uí Leighin | ||
---|---|---|
giza kokalekua | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() ![]() | |
Posta kodea | C | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°48′51″N 8°23′33″W | |
![]() | ||
Azalera | 4.6 km² | |
Altuera | 17 | |
Demografia | ||
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
http://www.carrigaline.ie/ www.carrigaline.ie |
Etimologia
Irlanderazko Carraig Uí Leighin izenak "Ó Leighinen haitza" esan nahi du. Antzina Beavor edo Bebhor izenaz ezagutu zen, zeinak labar harkaitsuari egiten dion erreferentzia.
Historia
Milo de Coganek altxaturiko gaztelu baten aztarnak oraindik ikusgai daude. Bi mendetan zehar Desmondeko kondeek izan zuen beronen jabetza eta gaztelua gotortu egin zuten Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdian, XVI mendean. Honek gaztelua eta inguruko lurrak Sir Anthony St. Legerri eman zizkion.
Carrigalineren biztanleria ez zen mila pertsonetara iristen 1971an baina hazkunde ekonomikoarekin batera gorakada itzela izan zuen 1981ean 4 milatik gora, 2002an 9 mila eta gaur egun ia 15 mila izanik konderriko bigarren herria da Cork hiriburuaren atzetik.
Kanpo estekak
- Carrigalineko Udal webgunea (Ingelesez)