Luis Carrero Blanco

Luis Carrero Blanco (Santoña, Kantabria, Espainia, 1904ko martxoaren 4a - Madril, Espainia, 1973ko abenduaren 20a) Francoren Gobernuan zenbait kargu izan zituen amiral eta politikaria izan zen. ETAk erail zuen, Espainiako Ministroen Kontseiluko presidente zela, diktaduraren azken urteetan. Hil ondoren, erregimen frankistak Carrero Blanco dukea titulua eman zion.

Luis Carrero Blanco


Espainiako Gobernuko presidente

1973ko ekainaren 9a - 1973ko abenduaren 20a
Francisco Franco - Torcuato Fernández-Miranda Hevia

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1973ko abenduaren 21a - Gabriel Pita da Veiga y Sanz (en) Itzuli, Torcuato Fernández-Miranda Hevia, José María Gamazo (en) Itzuli, Carlos Arias Navarro
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Espainiako Gobernuaren presidenteordea

1967 - 1973ko ekainaren 9a
Agustín Muñoz Grandes - Torcuato Fernández-Miranda Hevia

Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
Agustín Muñoz Grandes
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1958ko apirilaren 14a
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1955eko apirilaren 13a
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 12a - 1949ko apirilaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943 - 1946
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Carrero Blanco
JaiotzaSantoña, 1904ko martxoaren 4a
Herrialdea Espainia
Bizilekuacalle de los Hermanos Bécquer
HeriotzaMadril, 1973ko abenduaren 20a (69 urte)
Hobiratze lekuaMingorrubioko hilerria
Heriotza moduagiza hilketa: Lehergailua
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Familia
Ezkontidea(k)Carmen Pichot Villa (en) Itzuli  (1929 -  1973)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakveteran (en) Itzuli, itsas ofiziala, politikaria, amirala eta estatu-politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaConsejo Nacional de FET y de las JONS (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ginés de Buitrago eta Juan de la Cosa
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Capitán General de la Real Armada Española (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa FET y de las JONS
Falange Espainola

Find a Grave: 11626728 Edit the value on Wikidata
Luis Carrero Blancori Santoñan eginiko monumentua

Carrero Blanco zen gobernuko kideen eta Francoren inguruko pertsonen artean, diktadorea ordezka zezakeen bakarra. Hau hil zutenean, frankismoa ondorengorik gabe geratu zen. Izan ere, aurrerantzean ez zuen inork asmatu diktadorearen uste osoa eta botere-taldeena biltzen. Arias Navarro saiatu zen, baina berehala ikusi zen honek ez zuela karismarik erregimenari leial izan zitzaizkienen eta gainerako gizartearen babesa bereganatzeko.

Bizitza

Luis Carrero Blanco Santoñan jaio zen, Kantabrian, 1904ko martxoaren 4an. Militar familia zen (aita eta aitona armadako kide ziren). Aita Camilo Carrero Gutierrez zen, Coruñan jaiotako teniente koronela, eta ama, berriz, Angeles Blanco Abascal santoñarra. Bikotearen lehen semea izan zen Luis. Aitonak, Camilo Carrero Senra ourensetarrak, koronel-gradua lortu zuen.

Luisek Manzanedo de Santoña eskolan ikasi zuen eta gero, 1918tik aurrera, Escuela Naval de San Fernandon jarraitu zuen. 1920 eta 1921ean, bere lehen praktikatako bidaia egin zuen Hego Amerikara Reina Regente gurutzaontzian, eta Rifeko gerran parte hartu zuen (1924-1926).

Gerra Zibila

Espainiako Gerra Zibila hastean Mexiko eta Frantziako enbaxadetan ezkutatu behar zen miliziar errepublikazaleek hil ez zezaten, azkenean, 1937an frankisten menpe zegoen eremura alde egin zuen arte. Korbeta kapitain graduarekin, Huesca destruktorearen buru egin zuten eta, geroago, Sanjurjo Generala itsaspekoarena. 1939ko abuztuan, Armadaren Estatu Nagusiko operazioen buru izatera pasa zen eta, 1940an, fragaten kapitain izatera, Armadako Goi Eskolan burutzen zuen ekintzarekin jarraituz.

Neutraltasunaren alde

Ez zuen inondik ere nahi Espainiak Bigarren Mundu Gerran parte hartzea eta, horretarako neutraltasun armatua defendatzen zuelarik. Juan de la Cosa ezizenaren atzean gorderik idatzi zuen hipotesian, 1939ko irailean, Espainiak 1936ko negukoaren antzeko gobernua izan balu -Herri Fronteko gobernua, alegia-, neutraltasuna ezinezkoa izango zen eta Espainiak Alemaniaren aurkako gerrara joan beharrean izango zen, ziurrenik, Frantziak bezalaxe, 1940ko ekainean kapitulatuz.

« ...Pues bien, gracias al Movimiento Nacional, en junio de 1940 los alemanes se encontraron al llegar a los Pirineos con un pueblo aguerrido que había recuperado el concepto de dignidad nacional, que, prefiriendo morir a ser cipayo, estaba dispuesto a batirse con el beligerante que pisase su suelo, fuese quien fuese, para defender los derechos de neutralidad y los sagrados intereses de España, que estaban al margen del pleito que se debatía con las armas, y ... los alemanes quedaron detenidos en el Pirineo. La neutralidad española, respaldada por el prestigio de sus soldados y de su Caudillo, logró lo que no habían podido conseguir las armas aliadas: poner un dique al alud de la Wehrmacht.[1]  »

Militar karreran izandako ardurak

  • Ofiziala, Alfontso XIII korazatuan.
  • Bigarren komandantea, Arcila kostazainean.
  • Kapitaina, Ferrolano atoiontzian.
  • Tenientea, Canovas del Castillo kanoiontzian.
  • Bigarren komandantea, B2 itsaspekoan.
  • Komandantea, Huesca destruktorean.
  • Ofiziala, General Sanjurjo itsaspekoan.
  • Estatu Nagusiko buruzagia, Gurutzaontzi dibisioan.
  • Armadako Estatu Nagusiaren ekintzen buruzagia.

Ibilbide politikoa

1940an, txosten bat idatzi zuen II. Mundu Gerran Espainiaren neutraltasuna gomendatuz. Orduz gero, Francoren konfiantzako gizon bilakatu zen, Juan Antonio Suanzes alboratuz. Idazkariorde izendatu zuten (1941) eta Lehendakaritzako Ministro (1951), eta gero, lehendakariorde; postu honetan, gobernuan zuen pisua nabarmen hazi zen. Nahiz eta beti frankismoaren barnean kokatu, falangisten eragina gutxitzen saiatu zen, estatuko modernizazio ekonomiko eta administratiboa bultzatuz eta monarkiaren jarraipenaren planifikazioa bultzatu zuen.

1973ko ekainean, gobernuko Lehendakari izendatu zuten eta, Caudilloren heriotzaren ondoren estatuko gizon indartsu bihurtuko zela zirudien, Francorik gabeko frankismoaren zutabe nagusi bihurtuz; handik gutxira, 1973ko abenduaren 20an, ETAk Madrilen egindako atentatuak asmo guzti horiek baliorik gabe utzi zituen.

Judaismoaren eta komunismoaren aurka

« Fronte anglosaxoi-sobietarra Roosevelten ekintza pertsonal batek eratu du, logien eta juduen zerbitzura. Fronte hori, hain zuzen, botere juduaren frontea da, eta fronte horretan altxatzen ditu bere banderak demokraziez, masoneriez, liberalismoaz, plutokraziaz eta komunismoaz osatutako multzoak; izan ere, horiek izan dira judaismoak erabili dituen arma klasikoak, kristau-zibilizazioaren erorialdia ekarriko lukeen hondamendi-egoera eragiteko (...).

Gerran sartutatko bagina, Alemaniaren ondoan izan beharko luke, Ardatza borrokatzen baita gaur egun funtsean Espainiaren aurkakoa den guztiaren aurka.

 »
Carrero Blancok Francori egindako txostena, 1941eko abendua

Carrero hil zuen atentatua: Ogro operazioa

Ogro operazioa da ETAk Carrero hiltzeko planari jarritako ezkutuko izena. ETAko kideak Madrilera joan ziren eta soto bat alokatu zuten Claudio Coello kaleko 104. zenbakian; hortik aurrera, tunel bat ireki zuten kalearen erdiguneraino, eta hantxe ezarri zuten 100 kilogramo inguruko lehergailua. 1973ko abenduaren 20an leherrarazi zuten bonba hori, Carrero Blancoren autoa handik igarotzen ari zenean; ordu laurden bat lehenago hasia zen orduan klandestinitatean aritzen zen Langile Komisioak sindikatuko 10 kideren aurkako epaiketa, 1001 prozesua, alegia.

Carrero Blanco hil zuen leherketa hain izan zen bortitza, autoa (Dodge 3700 GT modelokoa) hegan irten zen eta eraikin bateko teilatuan geratu zen. Eraikin hura San Francisco de Borja elizaren alboan zegoen, eta minutu batzuk lehenago han izan zen mezatan Carrero. Beste bi pertsona ere hil ziren, Jose Antonio Bueno Fernandez polizia inspektorea eta autoaren gidari Jose Luis Perez Mogena. Carreroren alaba Ángeles ere beti joan ohi zen aitarekin, baina egun hartan ez zen horrela izan.

Atentatu baten aukeraz ohartarazi zuten arren, Carrerok ez zituen segurtasun neurriak areagotu nahi izan; ordutegiak errepikatzen zituen eta autoa ez zegoen blindatuta.

ETAk bidalitako agirian jasota dagoenez, atentatuaren helburua erregimen frankistan irekitasunaren aldekoen eta itxitasunaren aldekoen artean sortzen ari zen zatiketa areagotzea zen. Geroago Txikia Komandoko taldekide batek adierazi zuenez, Carrero Blanco ezinbesteko atala eta ordezkaezina zen erregimen frankistak bere hartan jarraitu ahal izateko.

« ...La ejecución en sí tenía un alcance y unos objetivos clarísimos. A partir de 1951 Carrero ocupó prácticamente la jefatura del Gobierno en el Régimen. Carrero simbolizaba mejor que nadie la figura del «franquismo puro». Por otra parte, llegó a ser insustituible por su experiencia y capacidad de maniobra y porque nadie lograba como él mantener el equilibrio interno del franquismo...  »

Atentatuaren egitura konplexua eta AEBetako enbaxadarekin zuen gertutasuna kontuan izanik, zenbait autoreren hipotesia da ETAk ez ezik beste batzuek ere esku hartu zutela, tartean CIAk eta haren Espainiako arduradun Gonzalez Matak. Atentatuaren egileek berehala ezeztatu zituzten hipotesia horiek.

Hala ere, AEBko enbaxadak 1971n idatzitako ohar bat 2008an desklasifikatu eta argitara eman zen Madrilen. Ondoriorik egokiena Carrero bere postutik desagertzea litzatekeela onartzen zuen, eta Diez Alegria edo Castañon jeneralek ordezkatzea gomendagarri jo zuen.

Yom Kippurko gerran -1973ko urria-, Carrero Blancok estatubatuarrei debekatu zien espainiar lurraldeko beren baseak erabiltzea, eta TASS sobietar albiste-agentziak CIAk politikari frankista bat hil zuela adierazi zuen, zirudienez, honek uko egiten baitzion NATOn sartu eta Washingtongo aginduak itsu-itsuan betetzeari.

Gabardina zuriko gizon batek entregatu omen zuen Carrero Blancoren ordutegi eta ibilbideak gordetzen zituen gutun azala Mindanao hotelean. Hala ere, lekuko bakarra, Jose Migel Beñaran Argala, 1978an hilko zuen Batallón Vasco Español ultraeskuindar talde terroristak, eta handik lasterrera atentatuaren ustezko beste egileetako bat ere hilko zuen.[2]

Hilketak oihartzun handia izan zuen Franco zahartuaren Espainian; era guztietako sentimenduak sortu zituen, eta eragina izan zuen ondorengo politikan.[3]

Liburu eta filmak

Urtebete geroago, Eva Forest idazleak, Julen Agirre goitizena erabiliz, Operación Ogro liburua argitaratu zuen Frantzian, atentatuaren prestakuntza eta hilketak kontatuz. Dena den, nahiz eta atal batzuk egiazko gertaerak izan, beste zenbaitzuk poliziaren ikerketak iluntzeko eginak daudela dirudi eta ez da iturri guztiz fidagarritzat hartzen. Hogei urte geroago, liburua berriz argitaratu zen, ekarpen berriak eta beste kapitulu bat gehituta, komandoaren ihesaldian parte hartu zutenak lardaskatu gabe, nahita aldatu zituen datuak argituta.[4]

1979an, Gillo Pontecorvoren azken filma argitaratu zen Ennio Morriconeren musikarekin, Operación Ogro. Film hau ofizialki aukeratua izan zen Veneziako Mostrako klausurarako, Zinema Zuzendaritza Orokorrak kalitate berezia zuela adierazi zuen eta David di Donatello saria jaso zuen zuzendaritza onenagatik.

2011n Miguel Bardemek telesail labur bat zuzendu zuen El asesinato de Carrero Blanco deitua eta ekoizleak Television Española (TVE), Euskal Telebista (ETB) eta BocaBoca izan ziren.

2012an, Ernesto Villar kazetariak Todos quieren matar a Carrero liburua argitaratu zuen eta, bertan, Carrero hiltzeko konspirazio frankista baten hipotesia plazaratzen zuen, beste zenbait herrialdetako zerbitzu sekretuek ere zerikusia izango zutelarik.

Antzezlanak

  • La victoria del Cristo de Lepanto
  • Arte naval militar, bigarren atala: El buque de guerra (de la galera al portaaviones).
  • España y el mar, Editora Nacional, 1941.
  • Lepanto (15711971), Salvat Editorial/Alianza Editorial, 1971.

Juan de la Cosa seudonimopean:

  • La gran baza soviética
  • Las modernas torres de Babel
  • Comentarios de un español. Las tribulaciones de don Prudencio. Diplomacia subterránea
  • España ante el mundo (Proceso de un aislamiento), Publicaciones Españolas, 1975

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.