Carolyn Carlson
Carolyn Carlson (Oakland, 1943ko martxoaren 7a) estatubatuar koreografo eta dantzaria da. Gaurko dantzako ordezkari nagusietakotzat dute adituek. Alwin Nikolaisen konpainian hasi zen dantzan (1966-1971), eta Parisa jo zuen gero (1973). Berebiziko arrakasta lortu zuen hiri horretako Operan 21.5 dentsitatea izeneko lanari esker. Italiara jo zuen segidan, Veneziara. Aipatzekoak dira beste lan hauek bere obren artean: Hau, hori eta bestea (1977), Arkitektoak (1980), Underwood (1981), Still Waters (1986), Blue Lady (1988) eta Dark (1988).
Carolyn Carlson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oakland, 1943ko martxoaren 7a (81 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Frantzia (2019ko azaroa - |
Familia | |
Ezkontidea(k) | René Aubry (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Utahko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta koreografoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
carolyn-carlson.com | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.