Caroline Wozniacki

Caroline Wozniacki (Odense, Danimarka, 1990ko uztailaren 11) tenislaria da. Sortzez daniarra, poloniarrak ditu gurasoak, eta Monakon bizi da.[1]

Caroline Wozniacki

Bizitza
JaiotzaOdense, 1990eko uztailaren 11 (33 urte)
Herrialdea Danimarka
BizilekuaMonte-Carlo
Lehen hizkuntzapoloniera
daniera
Familia
AitaPiotr Wozniacki
AmaAnna Wozniacki
Ezkontidea(k)David Lee (en) Itzuli  (2019ko ekainaren 15a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Marie Kruses Skole (en) Itzuli
Hizkuntzakdaniera
poloniera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g640–269
Binaka i/g39–56
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (2010eko urriaren 11)
52 tennis doubles (en) Itzuli (2009ko irailaren 14a)
2 junior tennis (en) Itzuli (2006ko uztailaren 10a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua60 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

carolinewozniacki.com
IMDB: nm3226044 Facebook: CarolineWozniacki Twitter: CaroWozniacki Instagram: carowozniacki Discogs: 5205912 Olympic.org: caroline-wozniacki Edit the value on Wikidata

2006. urtean Winledonho junior txapelketa irabazi zuen. 2007.ean WTAko zerrendan munduko 100 emakume onenen artean sartu zen. 2008. urtean irabazi zituen lehenengo torneoak eta 2010. urtean gorenera iritsi zen.

Joko estiloa

Wozniackiren estiloa oso defentsiboa da, aurrea hartzea, oin jokoa, mugimendua eta bizitasuna dira bere jokoaren oinarriak. Bi eskuko errebesa, bestalde, zirkuituko errebes onenetakoa da defentsa-jokoa erasotzaile bihurtzeko duen gaitasunagatik. Estilo honek counter-puncher izena jasotzen du tenis munduan, euskaraz "aurkako kolpekari" moduan itzul litekeena [2].

Kirol ibilbidea

2005

Tenislaria urte honetan hasi zen lehenbiziko junior txapelketak irabazten; besteak beste, aipatzekoa da Orange Bowl tenis txapelketa. WTA tourrean ere 2005ean sartu zen eta debut profesionala uztailaren 18an izan zen[3]. Bi txapelketa jokatu zituen eta bietan lehenengo txandan kanporatua izan zen. Cincinnatiko Mendebaldeko & Hegoaldeko Finantza-Taldearen Emakumezkoen Irekian txapelduna izango zen Patty Schnyder suitzarraren aurka galdu zuen eta Nordea Nordic Light Irekian, aldiz, Martina Suchá eslovakiarrak garaitu zuen bi setean [4].

2006

Urtea ondo hasi zuen Wozniackik. Serie buru izendatu zuten Australiako Irekiko nesken bakarkakoan eta finaleraino iristea lortu zuen. Dena den, azkeneko partidu honetan Anastasia Pavliutxenkova errusiarraren aurka galdu zuen 6-1, 2-6 eta 3-6. Txapelketa honetan nesken binakakoan ere parte hartu zuen, baina Alizé Cornet eta Corinna Dentoni bikoteak Anna Tatishvili lagunarekin batera kaleratu zuten semifinalean.

Otsailean Memphisko Regions Morgan Keegan txapelketa jokatu zuen eta WTA Tourreko lehenbiziko final erdietara iritsi zen Kristina Brandi eta Ashley Harkleroad garaitu ondoren. Txanda horretan, hirugarren serie buru zen Sofia Arvidsson suediarraren aurka galdu zuen.

Wozniacki Wimbledongo 2006ko junior finalean.

Wimbledongo txapelketa ospatu baino lehen, Wozniackik Liverpoolgo prestaketa txapelketa irabazi zuen eta Olga Savtxuk ukrainiarra garaitu zuen finalean 7-6 eta 6-3. Wimbledon jokatzeko wild card edo pase askea eman zioten, baino lehenengo txandan Miho Saeki japoniarraren aurka galdu zuen. Bestalde, Wozniackik txapelketako nesken barkarkakoan ere parte hartu zuen urte berean eta lehiaketa honetan garailea izan zen. Finalean Magdaléna Rybáriková eslovakiarra garaitu ondoren, etorkizun oparoena iragartzen zuen nazioarteko emakumezko tenislaria bihurtu zen [5].

Abuztuan, WTA Tourreko beste final laurden batera iritsi zen, kasu honetan, aurreko urtean lehenbizikoan galdu zuen Nordea Nordic Light Irekian. Hirugarren serie burua zen Zheng Jiek garaitu baino lehen, top 100ean zeuden Iveta Benešová eta Eleni Daniilidou greziarra menderatu zituen.

AEBetako Irekia ez zen bere txapelketa izan. 2006an Nesken bakarkakoan baino ez zuen jokatu eta lehenbiziko txandan kanporatua izan zen. Hain zuzen ere, Aleksandra Panovaren aurka jokatzen ari zela, epaileak partidua errusiarrari eman zion Wozniacki ikusle bat iraintzen ikusi zuela argudiatu ondoren. Esaten da daniarrak ikusle bati gaizki esaka hasi zitzaiola mugikorrean hitz egiten egoteagatik; dena den, tenislariak akusazio hauek errefusatu ditu eta tanto txar baten ondoren bere buruaren aurka ari zela esan du behin baino gehiagotan [6][7].

AEBetako Irekiko eskandalua eta gero, azkenenko junior txapelketan, Osakan ospatu zen Mayor kopan, nesken bakarkakoa eta binakakoa irabazi zituen. Lehen titulua eta aurreneko 25.000$ak, aldiz, Istanbulen urriaren 29an Nazioarteko Tenis Federazioak antolatu zuen txapelketan eskuratu zituen; finalean Tatjana Malek alemaniarra garaitu zuen [8].

Azaroaren 29an, Daniar Junior Tenisaren enbaxadore izendatu zuen Danimarkako garaiko Brian Mikkelsen Kultura ministroak [9].

2011

Ez du oraindik Gran Slamik irabazi (lorpenik handiena AEBetako Irekian izan zuen 2009an finalera iritsi zenean) baina bai torneo ugari eta honek lehenengo postua eman dio WTAko zerrendan.

Erreferentziak

  1. «La campeona mundial de tenis, Caroline Wozniacki y UCB lanzan la campaña 'Advantage Hers' para empoderar a las mujeres con enfermedades inflamatorias crónicas | UCB» www.ucb-iberia.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  2. Footfault Wozniacki analysis. 2010.08.06
  3. (Ingelesez) «Search Results | WTA Official» Women's Tennis Association (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  4. itftennis Junior, Dunlop Orange Bowl. 2010.06.17
  5. Liverpool International Tennis Tournament 2006 2010.11.14
  6. Mirror. Not Sweet, Caroline 2009.07.22
  7. Caroline Wozniacki 2007.06.03
  8. ITF tennis Osaka. 2006.10.29
  9. Politiken.dk Caroline Wozniacki bliver ambassadoer. 2010.03.16

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.