Caroline Miller
Caroline Pafford Miller (Waycross, Georgia, 1903ko abuztuaren 26a - Waynesville, Ipar Carolina, 1992ko uztailaren 12a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.
Caroline Miller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waycross, 1903ko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Waynesville (Ipar Carolina) eta Ipar Carolina, 1992ko uztailaren 12a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Green Hill Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Waycross High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
Gurasoak laster hil zitzaizkion eta ahizpa nagusiek hezi zuten. William H. Miller ingeles irakaslearekin ezkondu eta Baxleyra joan ziren bizitzera.
Georgiako kondairak, istorioak eta euskalkiak bildu zituen, eta haiekin idatzi zuen bere lehen eleberria. Julia Peterkinen laguntza izan zuen eleberria argitaratzeko. Lamb in His Bosom titulatu zuen eta 1934an Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen.
Caroline 1936an dibortziatu zen eta hurrengo urtean Clyde H. Ray Jr-rekin ezkondu zen. Waynesvillera joan ziren bizitzera Ipar Carolinan eta familiaren negozioan lan egin zuen. Han jarraitu zuen aldizkari eta egunkarietarako ipuinak eta artikuluak idazten. 1944an amaitu zuen bere bigarren eleberria, Lebanon.
Lanak
- Lamb in His Bosom (Harper & Brothers, 1933)
- Lebanon (Doubleday, Doran and Company, 1944)